| |
|
|
|
LIBURU AZOKA apirilaren 22tik 24ra
AURKEZPENA Ze hobeagorik, Liburuaren Hilabetea ospatzeko, liburu azoka honetako hiru egunetan liburuak kalera ateratzea baino? Liburuaren azoka aspaldidanik egiten da gurean, eta aurtengoan Getxoko 10 liburu-dendek hartuko dute parte, liburutegiekin batera, zein bere etxolarekin. Goizez eta arratsaldez, bisitariek azken literatura argitalpenak eta bigarren eskuko liburuak ikusi eta erosi ahalko dituzte. Honelakoetan egin ohi den legez, liburu guztiek %10eko deskontua izango dute. Liburu Azokan, honako liburu-denda hauek hartuko dute parte aurten: Aiboa, Bolivar Elordui, Cosas, Erkuden, Libros, Mayor 29, Nadal, Orixa, Sinfonía eta Zugazarte. Horiez gain, Kultur Etxeko liburutegien etxetxoa ere izango da. Etxetxo horretan, liburuak mailegatzeko zerbitzua jarriko da martxan, eta horretara, herritarrek etxera eraman ahal izango dituzte liburuak. Gainera, gaztetxoenek liburu, komiki, ipuin eta bestelakoen sail interesgarri bat izango dute eskura, eta kaleko karpan irakurri ahali zango dituzte. Gainera, liburu bat maileguan hartzen duten guztiek oroigarri bat jasoko dute opari. Getxoko Liburu Azoka ezinbesteko hitzordua da irakurri zale diren guztientzat. Horregatik, merezi du azokan sortzen den giro berezian murgildu eta gozatzea. Azokak irauten duen bitartean, bisitariek hainbat jardueratan hartu ahal izango dute parte azokagunean bertan. Ipuin kontalariak, tailerrak, argazki erakusketak eta ohiturazko irakurraldiak izango dira, besteak beste. Horiek horrela, Liburu Azoka getxoztarrak irakurketaren harira biltzeko aukera bikaina izango da, irakurzaletasunaren alderdi berriena ekarri eta gure liburutegietako funtsak herritar guztien esku jartzeko
|
| |