GETXOKO KULTUR ETXEA

LIBURU AZOKA 2005

apirilaren 22tik 24ra
Algortako Geltokiko plazan
11.00-14.00 / 17.00-21.00
(ostiralean, 10.00etatik)

- AURKEZPENA

- EGITARAUA

Aurten ere, Getxoko Liburutegiek irakurketaren aldeko apustu egiten dute azoka honen antolaketarekin. Publikoaren eskura izateko helburuarekin, liburuak kaleetara irteten dira beren kontsumoa sustatzeko. Apirilaren 22tik 24ra arte, Algortako Geltokiko Plazara hurbiltzen direnek hamar udaleko liburu-dendaren standak bisitatzeko aukera izango dute, literaturaren azken berriak, komikiak, haurrentzako ipuinak edo aukerako liburuak erosteko. Pasa diren ekitaldietan ohizkoa denez, erosketa guztietan %10 beherapena egingo zaie erosleei.

Era berean, Kultur Etxeko liburutegiek beren gunea izango dute azokan. Horrela, irakurleei liburuak mailegatzeko aukera eskainiko zaie, eta euren etxeetara eraman ahal izango dituzte. Gainera, umeek eta gazteek komiki eta ipuin interesgarriak aurkituko dituzte hor bertan irakurtzeko.

Liburu Azokaren ekitaldi garrantzitsuenetariko bat getxotar ikasleek egingo duten jendaurreko irakurketa izango da, hala euskaraz, nola gaztelaniaz. Oraingo honetan zenbait kulturen eta herrien ipuinak irakurriko dituzte ikasleek. Izan ere, kulturen arteko harremana, integrazioa eta inmigrazioa oinarritzat hartuko ditu azokak, eta umeentzako antolatuko diren tailerrak gai hauekin guztiekin harremana dute. Geltokiko Plazan bost karpa izango dira eta hauetako bakoitzak kontinente bateko kulturan oinarrituta dago.

Irakurketa zaletasun duten guztien ezinbesteko bilgunea izango da, eta ondorioz, giro berezi eta erakargarria beharko du azokak. Horregatik, liburutegiek beste ekitaldi batzuk ere antolatuko dituzte gunean bertan, eta egitarauan aurki ditzakegu ipuin kontalarien saioak ( gaztelaniaz eta euskaraz) "Kandelen argipean" taldearen eskutik, edo antzinako argazkien erakusketa San Nikolaseko Liburutegiaren Argazki Artxiboaren irudiekin.