VII. EUSKARA JARDUNALDIAK
Azaroaren 22tik abenduaren 3ra
Aupa Etxebeste filmaren kartela

ZINEA
AUPA ETXEBESTE

Abenduaren 3an
Getxo antzokian
12.00 eta 19.00
Sarrera: 2.60€

Euskara jardunaldiak amaitzeko zinea ikusiko dugu, Telmo Esnal eta Asier Altunaren azken filma: Aupa Etxebeste. Aupa Etxebeste filmak etxebestetarren oporraldi bateko gertakizunak kontatzen ditu. Oporretara joan behar duten egunean sosik gabe gelditzen dira eta herrikoen aurrean itxura gordetzeko, etxean pasatzen dituzte oporrak. Etxebestetarrek gezurrak eta miseriak elkarri aurpegiratuko dizkiote; baina, hala ere, bizitzako oporrik onenak pasatuko dituzte.