| Abenduaren 2a Mahaingurua Laura Mintegi, Unai Elorriaga, Iñaki Friera, Kepa Altonaga, Joseba Santxo eta Xabi Paia Torrene kaleko erakustaretoan (BBK) Sarrera dohainik |
|
|
GETXOKO IDAZLEAK
|
|
|
|
|
|
2004-01-12
|
|
|
- GETXOKO LITERATUR GIDA (doc: 13MB) Getxoztarrek euskaraz idatzitako literatur lanak biltzen dituen Gida aurkeztu du Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Euskara Biziberritzeko Planaren baitan. Lan hau Estibalitz Ezkerrak, Euskal Literaturan adituak, egin du eta bertan euskaraz egin edo egiten dituzten literatur lanen idazle getxotarren izenak biltzen dira. Egun auzokideak diren Laura Mintegi, Unai Elorriaga, Kepa Altonaga, Iņaki Friera, Joseba Santxo, Amaia Iturbide eta Xabier Paya datuak agertzen dira bertan, hala nola, Jose Olivares Larrondo "Tellagorri", Federico Krutwig eta Markos Olivaresenak. Gidaren 3.000 ale kaleratu dira eta bere helburuen artean, euskaraz idazten duten getxoztarren lanak bultzatzea eta getxotarrak idazle hauen liburuak irakurtzea daude, hala nola, idazle hauen arteko harremanak sendotzea. Gidan, idazle bakoitzaren gaineko biografia txiki bat, bere bibliografia eta literaturaren inguruan egin zaien galdeketa labur bati emandako erantzunak ere jasotzen dira, idazle bakoitzaren argazkiarekin batera, getxotarra den ere Asier Mentxakak egindakoak. Getxoko Literatur Gida bihar aurkeztuko da jendaurrean, arratsaldeko zazpietan, BBK-k Torrene kalean duen egoitzan, Euskara Jardunaldien baitan. Ondoren mahai ingurua egongo da "Getxoko gazteak eta Euskal Literatura" lelopean; bertan idazle getxoztar hauek guztiek hartuko dute parte. Gida hau udalerriko leku publikoetan -kultur aretoetan, ikastetxeetan eta abar- egongo da edonoren eskura.
|
| |