XXV. ASTE KORALA

Getxo Antzokia
urriaren 26tik 29ra
19.30etan
sarrera gonbidapenez, Getxoko Kultur Etxean hilaren 17tik jasotzekoa

Aste koralaren kartela

AURKEZPENA

Udazkena iristean Getxon udan izaten diren jaialdiek toki egiten diote musika lasaiagoari. Esaterako, urriaren 26tik 29ra ASTE KORALA izango dugu gure udalerrian. Herrialde desberdinetako lau taldek hartuko dute parte, entzuleei errepertorio polifoniko zabala eskaintzeko.

Aurtengo Aste Korala hogeita bosgarrena da; ondo errotutako ekintza da, beraz, eta mota honetako musika gustatzen zaienen babesa izaten du beti. Ekitaldi honen ardatza errepertorio zabala izate da; entzuleek konposizio klasikoez, garaikideez, herritarrez, erlijio musikaz... gozatzeko aukera izango dute. Aniztasunaz gain, gonbidatutako taldeen kalitatea eta nabarmentzekoa da, nazioartean izandako arrakastek bermatzen dute hori. Azken finean entzuleei herrialde desberdinetako taldeak eta musika korla ikusteko modu desberdinak erakustea da kontua.

Ohikoa denez, Aste Koralean izango da bertako talde baten emanaldia ere. BIOTZ-ALAI abesbatza izango da hogeita bosgarren Aste Koraleko programa irekiko duena. Hurrengo egunean Alemaniako CALMUS ENSEMBLE abesbatzaren txanda izango da. Abesbatza misto honek errepertorio zabala du, hasi musika sakratuarekin eta rock konposizioen moldaketetara artekoak, nahiz eta bereziki interesatzen zaion Saxoniako musika tradizioa.

Hurrengo egunean VARSOVIAKO UNIBERTSITATEKO ABESBATZA izango dutu gurekin. Talde misto honetan Poloniako hiriburuko unibertsitatean dabiltzan ikasle gazteak daude. 1921ena sortua, sari ugaru du talde honek eta mundu osoan hartu du parte ospe handiko jaialdietan eta gertaeretan.

Azkenik, Aste Koralari amaier bikaina emateko, Norvegiako SCHOLA CANTORUM abesbatza izango dugu. Lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidea duen talde honetan Osloko Unibertsitateko Musikologia Fakultateko ikasleak daude. Errepertorio zabala duten arren, Eskandinaviako egileen lanetan espezializatuta dago abesbatza, horien artean dago talde hau sortu eta lehenbiziko zuzendaria izan zen Knut Nystedt.