ORQUESTA SINFONIETTA RICERCARE:
"EUSKAL KANTU LIRIKO BERRIAK"
Euskal Kantu Liriko Berriak izenpean, Sinfonietta Ricercare Orkestra ikusi ahal izango dugu Alain Sanchoren zuzendaritzapean. Irantzu Bartolomé eta Marta Velasco izango dira sopranoak eta euskal musikarien balio artistiko handiko konposizioak eskainiko dizkigute. “Sinfonietta Ricercare” 1998. urtean sortu zen, ganbara musika sustatu nahi zuen musikari gazte batzuen ekimenez.
Bere errepertorioa ugari musika estiloko ditu. Harrezkero, ugari kontzertu eman ditu: Bilboko Arriaga Antzokian, Gasteizko Principal Aretoan, Bilboko Euskalduna Jauregian, Miranda de Ebro-ko Kultur Aretoan, Basauriko Antzokian, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan, Santiago Katedral Basilikan, Algortako Erredentore, Durangoko Andra Mari eta Deustuko San Pedro Elizetan, besteak beste. “Sinfonietta Ricercare”-k Bilboko Euskaldunaren Jauregian BOS-eko ganbara musika denboraldian parte hartu zuen, BOS-eko 80. Urteurrena ospatzeko ekitaldian gonbidaturiko orkestra bakarra izan zelarik.
“Sinfonietta Ricercare”-k parte hartu duen musika emanaldi zein kontzertu zikloak ugariak izan dira. Haien artean Gasteizko JMSAP-an, Arriaga Antzokiko “El Cuartito del Arriaga” ganbara musika zikloan, Bilboko Eliz Musikako lehen zikloan, Bidebarrieta Kulturgunean, Basauriko Abesbatzen Nazioarteko Emanaldian edota Deustuko Unibertsitateak antolatzen duen “Jóvenes Valores” saioan eskeinitako kontzertuak aipa daitezke. Halaber, orkestrako kideak beraiek nahiz Bilboko
Orkestra Sinfonikoaren (BOS) irakasle aritu dira bakarlari moduan. 2003. urtetik, Orkestra EUSKAL KANTU LIRIKO BERRIAK proiektuaren erkide bat da. Proiektu honen helburua, kantu liriko berriak, euskaraz, sortu eta ezagutaraztera ematea da. 2005.ko Urtarrilatik orkestraren zuzendaria Alain Sancho da. Bilbotar gazte honek Bilboko “Juan Crisóstomo de Arriaga” Goi Mailako Kontserbatorioan saxofoi goi ikasketak egin zituen. Gaur egunean Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioan zuzendaritza ikasketak egiten ditu, Enrique García Asensio maisuarekin.

Marta Velasco Leioako Udal Musika Kontserbatorioan hasi zen musika ikasten. Ohorezko Saria lortu zuen harmoniako ikasketetan eta Ohorezko Aipamena Saxofoiko profesional mailan. Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten eta kantuko eta saxofoiko goi-mailako tituluak lortu zituen. Saxofoi-jotzaile gisa, Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) aukeratu zuen. “Amerikar bat Parisen” jo zuen denboraldian egin zituzten kontzertuetan.
Zuzendaritzako ikastaroak ere egin zituen, besteak beste, Francesc Cabrelles, Juan Espinosa eta Rafael Sanz Espert maisuekin. Kantuko goi-mailako titulua lortu zuen Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan bere kontura azterketa eginda. Horretarako, Ana Begoña Hernández irakaslearekin ikasi zuen, kalifikazio gorenak lortuz, eta oraindik ere berarekin jarraitzen du teknika hobetzen. Kantuko hainbat ikastaro ere egin ditu, beste batzuen artean Gianni Maschino maisuarekin, Ana Luisa Chovarekin eta Emilio Sagi eszena zuzendariarekin. Abeslari gazteentzako hainbat lehiaketatan ere hartu zuen parte, esaterako, Manuel Ausensi lehiaketan eta “La Caixa” Fundazioaren Haendelen Mesiaserako entzunaldian. Espainiako Juventudes Musicales-en Lehiaketan finalista geratu zen. Hainbat kontzertu eman zituen bakarlari gisa, horietako bat Bilboko Juventudes Musicales-ek antolatutakoa, eta kolaborazioak egin zituen hainbat musikarirekin. Bestalde, diskoa grabatu zuen Laudioko San Roke Musika-bandarekin Beatles taldearen hainbat abesti interpretatuz.
Camerata ad Libitum koru galiziarrarekin eta Julio Dominguez maisuak zuzenduta, “Freedom Trilogy” obra grabatu zuen bakarlari gisa. Ahotsa jarri zion “Torre” film labur sarituaren musikari. Oscar Santos zen film laburraren zuzendaria eta Fernando Velásquez musikaren egilea. “Bahía Bizkaia” Zentralaren inaugurazioan abestu zuen Espainiako Erregeen, Lehendakariaren eta beste hainbat politikariren aurrean. Aurki kaleratuko den “Gean” musikari eta ekoizlearen “House Bound” diskoan ere parte hartu du jazzeko abeslari gisa. Tolosako Koruen Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen “Vocalia” koruarekin. Polifoniako lehen saria eta Folkloreko bigarrena lortu zituzten. Polifoniako lehiaketan solo zaila egin behar zen eta berak egin zuen. Gaur egun, “Orpheo” ganbera-koruko eta “KUP Taldea” ganbera-koruko kidea da. “KUP Taldea” koral-abeslari hautatuek osatzen dute eta Gabriel Baltes da zuzendaria, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiko koru-zuzendaritzako irakaslea.

Irantzu Bartolomé (sopranoa)
Barakaldon jaio zen eta Barakaldoko Udal Kontserbatorioan hasi zen musika ikasten. Pianoko Erdi Mailako titulua lortu zuen. Bilboko Juan de Antxieta Kontserbatorioan hasi zen Kantua ikasten Javier Solaun maisuarekin eta 1996an Vienako Kontserbatorioan sartu zen Hilda de Groote-Sieglekin ikasteko. Gero, Mary Downing sopranoarekin jarraitu zuen ikasten eta Donostiako Udal Kontserbatorioan lortu zuen Kantuko Goi Mailako titulua.
Bere saio garrantzitsuenen artean honako hauek aipa genitzake: R. Straussen “Der Rosenkavalier” operako La Modista papera ABAOrekin; “MUSIKASTE” Errenteriako Musika Hamabostaldia; Schuberten Jaiotzaren Bigarren Mendeurreneko Ganbera-kontzertuak; hainbat aretotan emandako kontzertuak, esaterako, Barakaldo Antzokian, Getxoko Andrés Isasi Antzokian, Ponferradako Bergidum Antzokian, Bilboko Arriaga Antzokian, Bilboko Euskalduna Jauregian, Madrilgo Principe Gran Via Antzokian eta abar. Beste batzuen artean, W. A. Mozarten “Exultate Jubilate” obra interpretatu zuen Santa Cecilia Orkestrarekin. Opera eta zartzuelako beste hainbat kontzertu ere eman ditu Espainian zehar eta Ganbera-musikako kontzertuak (gitarra eta ahotsa eta klarinetea, pianoa eta ahotsa) Itziar Barredo piano-jotzaileari lagunduz. G. Donizzettiren “Don Pasquale” obrako Norinaren papera egin zuen Madrilgo Principe Gran Via Antzokian.
1999an, José de Azpiazu gitarra-jotzailearen omenezko diskoaren grabazioan hartu zuen parte. 1999an bitan lortu zuen “Joven Promesa” saria: Irungo “Luis Mariano”
Nazioarteko V. Kantu Lehiaketan bata eta Frantziako Vivonneko “De Vive Voix” Arte Lirikoaren Nazioarteko Bigarren Lehiaketan bestea. Gaur egun, ahotsa hobetzeko ikasketak ari da egiten Alemaniako Stuttgarten eta Txekiako Pragan Eva Randovà mezzosopranoarekin. Espainian, berriz, ahots-errepertorioko ikasketak ari da egiten Alejandro Zabala maisuarekin eta baita Tonino Coscarelli Fundazioak ematen dituen operaerrepertorioko musika- eta ahots-prestakuntzarako ikastaro ugari ere.
Egitaraua
1 zatia
J.S.Bach ... Aria
R. Bienzobas ... Agur Maria
S.L. de Guereño ... Zure irudi hain ederra
P. Masacagni ... (arreglos: A.Sancho) Preludio e Intermezzo
B. Onzain ... Matatzeko astirik gabe
S.L. de Guereño ... Begiak garbi
2. zatia
E. Grieg ... Hileresi doinu bi
J. Ezkurra ... Itsasertzean zutik
B. Onzain ... Itsasgizonak
D. Shostakovich ... Allegretto
S.L. de Guereño ... Kurrun Kutun
J. Ezkurra ... Sustraiak