Ilya Grubert
Genoako Nazioarteko Paganini Lehiaketako Lehen Saria irabazi zuenean lortu zuen lehen aldiz jendearen eta mundu osoko kritikarien onespena. Gero, 1978an, goi-mailako biolin-jotzailea zela berretsi zuen Moskuko Nazioarteko Tchaikovsky Lehiaketan Lehen Saria eta Urrezko Domina lortu zituenean. Ilya Grubertek munduko orkestra handi gehienetan jo du, esaterako, Vienako Orkestra Sinfonikoan, Rotterdamgo Orkestra Filarmonikoan, Helsinkiko Orkestra Filarmonikoan, San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoan, BBC Wesh Symphony Orkestran, New Jerseyko Orkestra Sinfonikoan eta Dresdeneko Staatskapelle Orkestran eta, beste batzuen artean, Gennady Rosdesvensky, Mariss Jansons, Dmitry Kitayenko, Maxim Shostakovich, Mark Wigglesworth eta Yuri Simonov zuzendari ospetsuen gidaritzapean...
New Yorken eskaini zuen lehenengo errezitaldiaren ondotik, honako hau esan zuen New York Timesek berari buruz: “talentu bikaineko musikaria da, birtuoso aniden tradizioaren ildotik eta soinu hauskaitza eta teknika aparta ditu”. Diskografia oparoa du eta, beste batzuen artean, Tchaikovsky, Sibelius, Bruch, Paganini, Miaskovsky, Vainberg eta Prokovieven kontzertuak nabarmendu behar dira. Bachen Partitak ere grabatu ditu biolin-bakarlariarentzako, eta baita Prokovieven obra guztia bioloi eta pianorako ere. Vladimit Troppekin batera, Shostakovichen 24 Preludioak grabatu ditu biolin eta pianorako eta horixe da 24
Preludioak Shostakovichen Sonatarekin batera hartzen dituen lehen grabazioa. CD hori Strad aldizkariak aukeratu zuen 2002ko martxoan.
Sibelius eta Bruchen grabazioek Urrezko Diapasoia saria jaso zuten. Ilya Grubert Letoniako Riga hirian jaio zen eta E. Darzin Special Music Schoolen egin zituen musika-ikasketak. 15 urte zituela, Moscow Central Music Schoolen onartu zuten. Zinaida Gilelsekin eta Yuri Yankelevichekin ikasi zuen eta, gero, Leonid Koganekin Moskuko Kontserbatorioan. Ilya Grubert Herbehereetan bizi da eta bertan aritzen da musikari solista eta ganberako musikari gisa. Gainera, Amsterdam Conservatoireko irakaslea da. Wienawskyrena izan zen Guarneri del Gesù, 1745 biolina jotzen du
Breno Ambrosini
brennoambrosini.italy.com
Venezian jaio zen eta pianoa, organoa, biolina eta konposizioa ikasi zituen M.I.Biagi, R. Cappello eta U. Amendolarekin. Liszt, Sgambati eta Busoniren piano-eskola aniden tradizioari jarraituz, pianoko diploma puntuazio handienarekin eta Cum Lauderekin lortu ondoren, 1986an Munichera joan zen eta G. Oppitzekin (W. Kempffen ikaslea) jarraitu zuen ikasten. 1989an Parisera joan zen M. de Silva-Tellesekin (C. Arrauren ikaslea) ikastera eta, 1990az geroztik, J. Sorianorekin (M.Tagliaferro eta V.Perlemuterren ikaslea) ikasi zuen Madrilgo Goi Mailako Errege Musika Kontserbatorioan eta Karrera Bukaerako Ohorezko Saria lortu zuen. Aldi berean, Filosofiako Doktoretzarako ikasketak egiten jarraitu zuen Castellongo “Jaume I” Unibertsitatean. Lehen saria irabazi zuen
Italiako hainbat lehiaketa nazionaletan; Lehen saria jaso zuen Debussy Sarian eta Beethoven saria "Cidade do Porto" Nazioarteko Piano Lehiaketan; Bigarren Saria lortu zuen Valentziako "José Iturbi" Nazioarteko Piano Lehiaketan; Bigarren Saria eta "Urrezko Arpa" Saria Belgradeko "Jeunesses Musicales" Nazioarteko Lehiaketan,... 1990az geroztik bikotea osatzen du M. Lubotsky biolinjotzaile errusiarrarekin eta 2000. urteaz geroztik Ilya Grubertekin. Prazak eta Brodsky laukoteekin eta beste hainbat kontzertista ospetsurekin ere lan egin izan du, esaterako, J. P. Rampal flautistarekin.
Egitaraua
1 zatia
A. Schönberg
Fantasía para violín y piano
F. Schubert
Fantasía en Do Mayor
Andante molto - Allegretto - Andantino - Tempo I - Allegro vivace - Allegretto - Presto
2. zatia
L. van Beethoven
Sonata en La mayor, Op. 47 "Kreutzer"
adagio sostenuto - Presto - Andante con variación - Finale (presto)