FINE ARTS QUARTET
Munduko harizko laukote garrantzitsuenetakoa. Ahalmen emozional eta artistiko handiko sonatak, eta maisutasunez joak. Chicagon sortu zen 1946an eta gaur egun ganbera-musika egiten duten laukoteen artean ezagunenetakoa da. Oso curriculum luzea du, bai laukoteak iraun duen denboragatik, bai lortu dituen arrakastengatik eta bai disko-etxe garrantzitsuenetan egin dituen grabazio ugariengatik.
Laukoteko kideak Wisconsinen bizi dira eta laukotea bera bigarren mundu gerraz geroztik bira gehien egin dituzten taldeen artean dago. Gainera, oso aldaketa gutxirekin amaitu dute XX. mendea eta hasi XXI.a. 70eko hamarkadaz geroztik, honako hauek dira laukoteko kideak: Ralph Evans distiratsua, Tchaikovsky nazioarteko saria irabazi zuena, Efin Boico, Tel Aviv Quarteteko kidea, Wolfgang Laufer, Jerusalem Radio Orchestrako kidea eta Yuri Gandelsman, Israelgo Orkestra Filarmonikoko concertinoa. Honako hauek dira aurten egingo dituzten emanaldi garrantzitsuenak: New York, Londres, Berlín, Brusela, Erroma eta Bukaresteko kontzertuak eta Baltikoko herrialdeetan egingo duten bira handia.
Aurreko urteetan, Pekinen, Tokion, Moskun, San Petersburgon, Hamburgen, Amsterdamen, Zurichen, Bartzelonan, Lisboan, Mexikon, Montrealen eta AEBetako hiriburu handi gehienetan ere izan dira. Laukoteak 40 disko baino gehiago grabatu ditu. 2002an Mozarten biolinerako lan guztiak grabatu zituen eta diskoa urte hartako Grammy sarietarako proposatu zuten. Haydnen, Dvoraken eta
Shostakovichen kuartetoak ere grabatu dituzte beste batzuen artean. Ganberako musika garaikidearekin duen konpromisoa eskertzeko, Fine Arts Quartetek 2003ko Award for Adventurous Programming saria jaso zuen Ganbera-Musikaren Amerikako Elkarteak eta Konpositore, Egile eta Editoreen Amerikako Elkarteak emanda. Laukoteko kideek gaur egun ospetsuak diren ganberatalde askori irakatsi eta lagundu diete. Maisu-eskolak eman dituzte Parisko eta Lyongo Musika Kontserbatorio Nazionalean eta AEBetako Yale, Indiana eta beste hainbat Unibertsitatetan. Evian, Shostakovich eta Bordeaux lehiaketetan epaimahaiko kide izateko gonbidatzen dituzte.
Taldekideak :
* Ralph Evans (biolina)
* Efin Boico (biolina)
* Yuri Gandeslman (biola)
* Wolfgang Laufer (cello)
Egitaraua
1 zatia
Wolfgang Amadeus Mozart
String Quartet in Si bemol mayor, KV 458
Allegro vivace assai - Minuetto: Moderato - Adagio - Allegro assai
Dmitri Shostakovich
String Quartet No.1, Op.49 (1938)
Moderato - Moderato - Allegro molto - Allegro
2. zatia
Felix Mendelssohn
String Quartet in mi bemol mayor, Op. 12
Adagio non troppo - Allegro non tardante - Canzonetta: Allegretto - Andante expresivo - Molto Allegro e vivace