"Talentu berriak" atala
CARLOS GOIKOETXEA (pianoa)
Carlos Goikoetxea Burgosen jaio zen 1991n. Getxon (Bizkaian) bizi da hilabete zuenetik. Bilboko “Juan de Antxieta” kontserbatorioan hasi zituen bere musika-ikasketak 1999an, Bárbara Rutkowska pianojotzailearekin, eta urtebetean egin zituen oinarrizko mailako lau mailak. Erdi maila Bilboko “Juan Crisóstomo Arriaga” kontserbatorioan egin zuen, Agustín Vergara pianojotzailearekin, eta lau urtetan burutu zituen maila horretako sei mailak; pianoan beti 10 puntuko nota lortuz.
2004. urtean, hamahiru urte zituela, Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Donostiako Musikenen lortu zuen plaza, espezialitateko notarik altuenekin. Hala ere, Carlosek erabaki zuen goi-maila ez hastea eta DBHko ikasketak amaitzea, aldi berean Serghei Yerokhin errusiar kontzertistarekin bere piano-talentua modu trinkoan garatzen zuen bitartean. Ikasketa arautuekin jarraitzeko, 2005eko ekainean Salamancako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko probetara aurkeztu zen, eta 10 puntuko nota lortu zuen, goi-mailako bigarren mailara zuzenean sartzeko aukerarekin batera.
Sariak:
2000. urtean Juan de Antxieta III. interpretazio-lehiaketako lehenengo saria irabazi zuen. 2001. urtean Ciudad de Bergako (Bartzelonako) piano-lehiaketako lehenengo saria jaso zuen, baita Kataluniako Musikagileen Elkarteko saria ere.
2002an “Infanta Cristina” XI. piano-lehiaketako lehenengo saria eta Steinway saria irabazi zituen; azken sari horren ondorioz Espainia ordezkatu zuen Hamburgoko "Steinway” jaialdian. 2002. urtean saria irabazi zuen Burgosen ere,“Regino Saez de la Maza” XIII. Musika Erakustaldian. 2003an Don Juan de Borbón Fundazioaren piano-lehiaketako lehenengo saria irabazi zuen Segovian. 2004an “Infanta Cristina” XII. piano-lehiaketako finalista izan zen gazteen mailan. 2005ean lehenengo saria lortu du “Ciudad de Linares –Marisa Montiel” piano-lehiaketan.
2005ean Gazteen Institutuak (Injuve-k) Segovian eta Madrilen hiru kontzertu emateko aukeratu du. Kontzertuak Bilboko Kontserbatorioan zegoela hainbat kontzertutan hartu zuen parte, baina nabarmenena, agian, Bilboko Euskalduna Jauregian emandakoa izan zen, 2002ko Musika kontzertuaren barruan. Bertan J. Haydn-en Hob XVI: 11 Kontzertua Re-n interpretatu zuen, kontserbatorioko orkestrak lagunduta. Garai horretan 11 urte zituen Carlosek.
2002. urtean Hamburgoko Musikhalle Antzokian, Steinway jaialdian, arrakasta handiarekin hartu zuen parte Espainia ordezkatuz. Bakarkako bere lehenengo errezitaldia 11 urterekin eskaini zuen Burgosko Bernardas musika-kaperan, hiriko Kulturako Udal Institutuak antolatua. Jarraian, Valladoliden eskaini zuen beste errezitaldi bat.
Bi urtetan parte hartu du Segoviako Nazioarteko Jaialdian (FISn). 2004. urtean San Juan de los Caballeros-en parte hartu zuen kontzertu batean. 2005eko FIS berak zabaldu zuen, Real Fábrica de Vidrio de la Granja-n kontzertu bat eta beste bat Zuloaga museoan eskainiz.
2005ean hiru kontzertu eman ditu Burgosen, jendartean eta komunikabideetan arrakasta handia lortuz. Lehenengoa Filarmónica Elkartean eskaini zuen, eta, bigarrena, Miranda de Ebron, Caja de Burgos-ek antolatua. Irailean kontzertubat emango du “VI Estío Musical Burgalés” jaialdian; zuzendari artistikoa Rafael Frühbeck izango da. 2005eko urrian Madrilen egingo du debuta, Conde Duque kultura-zentroan kontzertu bat eskainiz.
Egitaraua
1. zatia
Sonata nº12, Op.26
L. van Beethoven
Andante con variaciones
Scherzo. Allegro molto
Marcha fúnebre sobre la muerte de un héroe
Allegro
Sonata nº23, Op.57, "Apasionatta"
L. van Beethoven
Allegro assa
Andante con moto
Allegro ma non tropo. Presto
2. zatia
Cuadros de una exposición
M. Musorgiski
Paseo
El gnomo
Paseo
El viejo castillo
Pase
Tullerías (pelea de niños tras el juego)
Bydlo
Paseo
Baile de polluelos en sus cascarones
Samuel Goldenberg et Schmuyle Paseo
El mercado de Limoges (La gran noticia)
Catacumbas
Con los muertos en la lengua muerta
La cabaña sobre patas de gallina (Babayaga)
La gran puerta de Kiev