XX. UDAZKENEKO KONTZERTUAK
Azaroaren 7tik 12ra
Getxo Antzokia
20.00
sarrera: 3€ (azaroaren 7an gonbidapenez eskuratu behar da)
Udazkeneko kontzertuen kartela
AURKEZPENA

Azaroaren 7tik 12ra bitartean, Getxok Udazkeneko Kontzertuak berriro hartuko ditu. Berau udalerriko panoramako gertaera beteranoa da eta aurten bere hogeigarren aldiz egingo da. Ohikoa izaten ari den bezala, Getxotik publikoari musika mota honen aniztasuna, dela generoari dela taldeei dagokienez, erakutsi nahi zaio. Horregatik, kontzertu hauetan kantariek, bakarlariek, ganbara-orkestrek, orkestra sinfoniko handiek… parte hartu behar dute. Era berean, programak eta errepertorioak era askotakoak izango dira, hauetan konposizio anitz egongo direla.

"Talentu berriak" izeneko sail berri batek emango die hasiera kontzertuei, musika klasikoko bertako promesa gazteekin; gazteak izan arren dagoeneko hasi dira nabarmentzen. Aurten Carlos Goikoetxea pianista gazteak egingo du; musika egiteko duen modu ona erakutsiko du piano-errezitaldi baten bidez.

Asteartean Al Ayre Español izango dugu. Talde horrek Musikako Sari Nazionala jaso du berriki, eta "La cantada española en América" izeneko kontzertua eskainiko du, Carlos Mena euskal kontratenorraren lankidetzarekin.

Hurrengo egunean, hau da, asteazkenean, Concerto a4 ganbera-orkestra izango dugu. Concerto a4 taldea musika barrokoan da espezialista eta Telemann, Bach, Vivaldi eta beste hainbat musikariren lanez osatutako programa eskainiko digute. Europa osoan zehar ematen dituzten kontzertuek adierazten duten bezala, musika barrokoan espezializatutako zortzi musikarik osatzen dute taldea.

Ostegunean, AEBetatik etorrita, munduko harizko laukote garrantzitsuenetakoa izango dugu gure artean: Fine Arts Quartet. Argi eta garbi utziko digute euren birsortze musikaletan musika interpretatzeko modu batzuen eta besteen arteko aldea, izan ere, ahalmen emozional eta artistiko handiko sonatak eskainiko dizkigute. Gainera, pieza zailak izan arren, maisutasunez joko dituzte.

Ostiralean biolin-jotzaile jeniala ikusi ahal izango dugu: Ilya Grubert. Ilya Grubertek munduko areto garrantzitsuenetan ematen ditu kontzertuak eta orkestra handiekin bakarlari gisa ere parte hartzen du biolinerako kontzertuetan. Brenno Ambrosinik lagunduko dio, bere ohiko piano-jotzaileak. Brenno Ambrosini Brodsky Quartet ospetsuarekin ere aritzen da batzuetan, Getxoko Udazkeneko Kontzertuen iazko edizioan ikusi ahal izan genuen bezala.

Azkenik, hogeigarren edizioari amaiera emateko, geure lurraldeko programa izango dugu. "Euskal Kantu Liriko Berriak" izenpean, Sinfonietta Ricercare Orkestra ikusi ahal izango dugu Alain Sanchoren zuzendaritzapean. Irantzu Bartolomé eta Marta Velasco izango dira sopranoak eta euskal musikarien balio artistiko handiko konposizioak eskainiko dizkigute.

Azken batean, aurtengo egitarauak aurreko edizioetan zehar zegoeneko ezarri genuen kalitate eta aniztasuneko ildoari erantzuten dio. Horri esker Udazkeneko Kontzertuak ezinbesteko hitzordu da musika klasikoa maite dutenentzat eta baita mundu honetan murgildu nahi dutenentzat ere.