GETXOKO KULTUR ETXEA
Abenduaren 2tik 4ra

GETXOKO IV. KOMIKI ARETOA

Getxoko Komiki Azokaren kartela

Areetako Geltokiko plaza
Ordutegia: 11.00-14.30 / 17.00-21.30
Sarreraren prezioa: euro bat
www.salondelcomicdegetxo.net

Horacio Altuna, Joe Kelly, Carlos Ezquerra eta Ricardo autoreek parte hartuko dute Getxoko Komiki Azokan

2005-10-20

Abenduaren 2tik 4ra arte, Getxoko Komiki Azokaren laugarren edizioa egingo da. Aurtengoan artista ospetsuak etorriko dira, besteak beste, Horacio Altuna, Joe Kelly, Carlos Ezquerra eta Ricardo, Ricardo & Nacho bikotearen kidea eta Haxtur 2005arekin saritu berria, kartelaren egileak. Betiko moduan, aretoa 2.500 m2ko karpa handi baten babespean egingo da, Areetako Geltoki Plazan. Esparruak elde komertziala izango du (60 posturik gora), erakusketa aldea, tailer aldea eta hitzaldi aretoa. 11.00etatik 14.30era eta 17.00etatik 21.30etara egongo da zabalik, eta sarreraren prezioa euro batekoa izango da.

Hiru egunez, azken nobedadeak eta atzeratutako materiala ezagutu eta erosi ez ezik, bisitariek bestelako jardueren egitarau oparoa izango dute egiteko. Erakusketak, nobedade editorialen aurkezpenak, hitzaldiak, mahainguruak, egileen sinadurak, tailerrak, rol partidak eta proiekzioak.

Gonbidatu ditugun egileek jarduera ezberdinetan parte hartuko dute. Zaletuei autografoak ematen ere jardungo dute jakina. Hauen artean Horacio Altuna nabarmendu gura genuke, Argentinako istorieta-egilerik onenetako bat, emakumezkoen gorputza ederki marrazten duelako oso ezaguna. Marrazkilari beterano honek lau hamarkada daramatza jardunean. Besteak beste "El loco Chávez", "Ficcionario", "Familia Tipus El último recreo", "Hot L.A." eta "Imaginario" lanak sortu ditu. Istorio labur mordoa ere idatzi du Playboy bezalako argitalpenetarako.

Autorerik ezagunenetako bat Carlos Ezquerra da. Oso pertsonaia ezagunak sortu ditu (Juez Dredd, esate baterako) eta Iparramerikako komiki garrantzitsuetarako egin du lan (Bloody Mary, Lobo, Hitman, La brigada de fusileros...), baita britaniarretan ere (Al´s Baby, The Stainless Steel Rat, The Third World War, The Bada Man). Ia 35 urteko ibilbide profesionalarekin, mundu osoan errespetatu handia diote.

Haiekin batera, Joe Kelly gidoilari iparramerikarra izango dugu, 90eko hamarkadaren erdialdetik hona Marvel argitaletxeko autorerik ezagunenetako bat; bertan Daredevil, What If, Marvel Fanfare eta X-Men serieetan jardun du, besteak beste. Marvel utzi ondoren, beste komiki argitaletxe handi batera sartu zen, DC, pertsonaia garrantzitsuetarako gidoiak idazten (Superman eta Liga de la Justicia de América adibidez). Lan hau bere egitasmo pertsonalenarekin uztartzen du: Steampunk. Gainera, zineko eta telebistako gidoilari karrera bikaina ari da egiten.

Erakusketak

Areto honetarako prestatu ditugun erakusketetako bat "Goomer" pertsonaiarena da, Ricardo & Nachorena, aretoaren kartela sortu dutenak. Honetaz gain, "Don Celes" izeneko monografikoa izango dugu ikusgai, Luis del Olmo umoregile grafikoaren omenez. TOS aldizkariaren ibilbidearen erakusketa ere bai, orain dela gutxi desagertu baita. Bukatzeko, "Samuráis, otros tiempos, otras culturas" erakusketa. Hori guztia karparen barruan ikusi ahal izango dugu, baina Getxoko beste lokal batzuetan ere bestelako erakusketak egongo dira; horien artean, Raquel Alzateri dedikatutakoa nabarmendu behar dugu.