GETXOKO KULTUR ETXEA
Abenduaren 2tik 4ra

GETXOKO IV. KOMIKI ARETOA

Getxoko Komiki Azokaren kartela

Areetako Geltokiko plaza
Ordutegia: 11.00-14.30 / 17.00-21.30
Sarreraren prezioa: euro bat
www.salondelcomicdegetxo.net

Getxoko Komiki Azokak Olmo marrazkigile bilbotarrari eta "Tótem" liburu-dendari omenaldia egingo die

2005-10-11

Getxoko Komiki Azoka abenduaren 2tik 4ra izango da, eta laugarren urte honetan prentsako tira komikoen munduko marrazkigilerik ospetsuenetako bat omenduko du: Luis del Olmo, "Olmo" izenaz ezaguna. Bilboko marrazkigile horrena da "Don Celes" pertsonaia enblematikoa, dagoeneko sei hamarkada dituena. Aurten, gainera, Bilboko "Tótem" liburu-dendari ere eskainiko zaio beste omenaldi bat, bere 25 urteko jarduera dela eta.

"Don Celes" pertsonaia 1945eko urrian jaio zen, sortzaileak egindako apustu bitxi baten ondorioz. Pertsonaia mutua sortzeko erronka hartu zuen, tira komikoak izango ziren, garai hartan Europako prentsan hain ospetsuak zirenak. Del Olmok 40 istorio jarraitu sortu zituen elektrotekniako ikasketak eta prentsako marrazkilari lanak batera egiten zituen garaia hartan.

Umore grafikoaren munduan "La Gaceta del Norte" egunkarian hasi zen; han ospetsu bihurtu zituen "Profesor Nimbus" bezalako pertsonaiak, atzerriko argitalpenetan inspiratuak. Horren adibide da "Adamson", Suediako egunkari batean agertzen baitzen. 40ko hamarkada erdi aldera Bilboko egunkariko zuzendariak erabaki zuen bazela garaia pertsonaia propio bat sortzeko eta horrela sortu zen "Don Celes", geroago "El Correo" egunkariaren orrietara pasatuko zena.

Ordutik hona Luis del Olmok 40.000 aldiz marraztu du pertsonaia ezaguna eta 15.000 istorio ingurutako protagonista izan da. "Don Celesek" mugak ere gainditu ditu eta lau kontinentetako egunkari eta argitalpenetan agertu da. Beste egunkari batzuetan agertzen 50eko hamarkada amaieran hasi zen, Danimarkako "Press illustration Bureau" agentziako ordezkari batzuk etorri ziren "La Gaceta"-ra beraien istorioak eskaintzera. Orduan izan zuten "Don Celes"en berri eta eskubideak erostea erabaki zuten, beste herrialde batzuetan erabiltzeko izen desberdinekin: "Carlo" edo "Troispoils" (hiru ile).

Pertsonaiaren arrakastaren oinarrian xumea izatea eta minik ematen ez duen umorea erabiltzea dago. Eguneroko gorabeherek eta "betiko galtzaile" izaerak ere lagundu diote "Don Celes"i ospetsu egiten, eta tradizioa balitz legez, urtean sei aldiz hain zuzen, ongi amaitzen dira bere gorabeherak.

Liburu-denda aurrendaria

Olmorekin batera, Getxoko Komiki Azokaren omenaldiak "Tótem" liburu-denda bilbotarra ere izango du protagonista. "Tótem"ek 25 urteko ibilbidea bete berri du eta Bizkaiko hiriburuko aitzindarietako bat izan zen komiki salmenta espezializatuan.