KULTUR ETXEA

XXII. HAUR ZINEMA JARDUNALDIAK

2005eko martxoaren 29tik apirilaren 3ra arte
Getxo Antzokia
12.000/17.00/19.00
1.90€

LA BANDA DEL PATIO
asteartea 29

La Tercera calle eskolako haurrek LA BANDA DEL PATIO DE DISNEY taldean egin dute bat, munduko haur guztien udako oporrak salbatzeko. Ikasturtea amaitzear dago azkenik eta T. J. Detweiler udako oporrak noiz iritsiko irrikaz dago. Ordea, lagunak kanpalekura joan eta bakarrik gelditu ostean aspertu egingo da laster. Eskolako antzinako zuzendari Dr. Benedict nahigabetuaren planak deskubrituko ditu orduan TJk. Laser izpi konplexu bat erabilita denbora aldatu eta betiereko negua sortzea zen zuzendariaren asmoa. TJk kanpalekutik itzularaziko ditu lagunak eta uda, eta batez ere, oporrak, salbatzeko lanari ekingo dio. Pertsonaia ero horien heroi sena deskubrituko duzu film honetan, eta melodia bikainek eta zientzia fikzioak emandako sorpresek abentura dibertigarri bihurtuko dute misio zoro hau.

BUSCANDO A NEMO
asteazkena 30
12.00 eta 17.00

Buscando a Nemo lanean bi arrainen bidaia dibertigarri eta bikaina kontatzen da: Marlin babesle handiak eta haren seme kuxkuxero Nemok elkarrengandik banandu beharko dute Koralen Hesi Handian. Arrain jator baina despistatua da Dory eta berak lagunduta bidaia arriskutsu bat egingo du Marlinek. Amaieran, epopeia batean bezalatsu heroi bihurtuko da Marlin, eta bere seme Nemo askatzea izango du helburu. Baina semeak antolatua izango du jada etxera onik itzultzeko plan zoro bat.

SHIN CHAN ERRESKATE OPERAZIOA
osteguna 31

Pezuña de cerdo talde kriminal zoro bat da eta bizirik dagoen informatika birus batekin mundua kontrolatzeko asmoa du. Shin Chanek, eskolako lagunek eta Sexy girl agente bereziak dute programa hilgarriaren CDa, baina gaiztoek bahitu eta beren gidatuan atxikiko dituzte. Shin Chanen gurasoek Musculman agente sekretuaren laguntza izango dute semea erreskatatzeko. Birusa zabal ez dadin lasterketa biziari ekingo diote.

PRINCESA POR SORPRESA
ostirala 1

Zuzendaritza: Garry Marshall.
Herrialdea: AEB
Urtea: 2001.
Luzepena: 114 min.
Aktoreak: Julie Andrews ( Clarisse Renaldi Erregina), Anne Hathaway (Mia Thermopolis), Hector Elizondo (Joe), Heather Matarazzo (Lilly Moscovitz), Mandy Moore (Lana Thomas), Caroline Goodall (Helen, Miaren ama), Robert Schwartzman (Michael Moscovitz), Terry Wayne (Clark).
Gidoia: Gina Wendkos; Meg Cabot-en liburuan oinarrituta.
Produkzioa: Whitney Houston, Debra Martin Chase eta Mario Iscovich.
Musika: John Debney.
Argazkia: Karl Walter Lindenlaub.
Muntaia: Bruce Green.
Produkzio diseinua: Maybe Berke.
Zuzendaritza artistikoa: Caty Maxey.
Jantziak: Gary Jones.

San Frantziskon bizi da Mia Thermopolis (Anne Hathaway) gaztea. Bat-batean deskubrituko du egiaz printzesa bat dela eta bere bizimodua erabat aldatuko da. Genovia europar Printzerri txikiko koroaren oinordekoa omen da. Mia bidaia dibertigarrian murgilduko da tronua okupatzeko, baina haren amona zorrotza, Clarisse Renaldi erregina (Julie Andrews), bere bizimoduan sartuko da eta printzesa baten protokoloa ikasteko eskolak emango dizkio. Bien arteko liskarra laster sortuko da: Miak ez du urrutiko herrialde bat gobernatzeko bere bizimodua uzteko asmorik, eta Clarisse erreginak behin eta berriz esango dio bere egitekoa bete behar duela. Clarissek landu beharreko lehengai gisa hartuko du Mia, oinordekoen segidan dagokion lekua bete dezan. Printzesak bere bizitzako hautaketa garrantzitsuena erabaki beharko du: bere familiari eutsi edo dena utzi eta Genoviako Printzesa izateak dakartzan erantzukizunak onartzea.

EL NIÑO QUE QUERÍA SER UN OSO
larunbata 2

Hartza izan nahi zuen haurra lanean, hilik dagoen hartz kume bat erditzen duen hartz zuri baten historia jasotzen da. Hartza bizi den lekutik urrun samar dagoen etxola batean, emakume batek haur sendo eta osasuntsu bat erdituko du laster. Hartz zuria hain dago triste kumea galdu duelako, bere buruaz beste egiten saiatuko da izotzetara botata. Egoera horretan, hartz zuriaren kideak emakumeari haurra lapurtzea erabakiko du. Haurra hartz amarekin haziko da eta plantigradoek behar dituzten trebezia guztiak ikasiko ditu, haur batentzat errazak izan ez arren. Atsekabeturik, emakumeak semea galdu izana negartuko du eta senarrak haurra itzuli eta hartza hilko duela zin egingo dio.

SPIDERMAN 2
igandea 3
12.00, 17.00 eta 19.30etan

Bi urte igaro dira Peter Parker lasaiak bere bizitzako amodioa, Mary Jane Watson, utzi eta Spider-Man gisa zeukan erantzukizunaren bidea hartzea erabaki zuenetik. Peterrek erronka berriei erantzun beharko die bere botereen "dohainaren eta maldizioaren” aurka borrokatzen den bitartean, bere nortasun bikoitza orekatuta, Spider-Man super-heroi iheskorra eta unibertsitateko ikaslea. “Doc Ock” Octopus Doktore gaizto eta boteretsuak gehien maite dituen pertsonekin duen harremana deskubrituko duen beldur da baina. MJrekiko duen erakarpena gero eta handiagoa izango da eta ezkutuko bizimodua utzita harenganako maitasuna adierazteko nahiaren aurkako borrokan egongo da Spider-Man. MJk ohiko bizimodua egingo du. Aktore ibilbidea hasiko du eta beste gizonezko bat izango du orain aldamenean.