KULTUR ETXEA

ZINE- KLUBA

Zine Kluban emango den filmaren kartela.

Getxo Antzokia
19.30
2.60€
Proiekzio eta foruma

AZAROA

SIN CITY (Zuz: Robert Rodriguez / Frank Miller)
30 asteazkena - Getxo Antzokia

Zuzendariar: Robert Rodríguez, Frank Mille eta Quentin Tarantino
Aktoreak: Bruce Willis, Clive Owen, Mickey Rourke, Benicio del Toro, Jessica Alba, Britanny Murphy, Rosario Dawson, Frank Miller

Hiru dira Sin City-ren lehenengo emanaldia osatzen duten istorioak. Denek ere biñetetan izan dute lehenengo bertsioa.
That Yellow Bastard izeneko istorioan, Bruce Willis aktorea Basin City-ko azken polizia zintzoa da. Erretiroa hartu eta handik ordu gutxira dena arriskuan jartzea erabakitzen du, senatari baten seme psikopata atxilotu eta hamaika urteko neskato errugabea erreskatatzeko. Ekintza horrek ezusteko ondorioak izango ditu Legearen ordezkari zakarraren eta neskatoaren etorkizunean.

The Hard Goodbye izeneko istorioan, berriz, Clive Owen, aspaldi honetan nabarmentzen hasita dagoen aktorea (Closer), detektibe pribatua da, eta polizia maniako baten gehiegikeriei amaiera ematea erabakitzen du (Benicio del Torok bikain antzezten du polizia gaiztoaren papera), prostituta hiltzaileen talde ondo antolatu baten laguntzaz.

Hirugarrenak The Big Fat Kill du izena. Mickey Rourke inspiratu batek egiten du paper nagusia, ezaguna egiten zaigun korapiloan. Egin ez duen krimenaz akusaturik, mutil kankailu honek mendeku hartu nahi du Goldie prostituta hil dutelako, berari maitasun apur bat emateko gauza izan zen bakarra. Eta bidean, odol eta bala arrastoa utziko du.

ABENDUA

Asteazkena 7 - Getxo Antzokia - 19.30 - 2.60€
TAPAS (José Corbacho eta Juan Cruz)

Asteazkena 14 - Getxo Antzokia - 19.30 - 2.60€
LA INTÉRPRETE (Sydney Pollack)

Asteazkena 21 - Getxo Antzokia - 19.30 - 2.60€
EL VIENTO (Eduardo Mignogna)

Asteazkena 28 - Getxo Antzokia - 19.30 -2.60€
HIERRO 3 (Kim Ki-Duk)