|
Otsailak 4/6
Getxok inauteriak ospatuko ditu otsailaren 4an,5ean eta 6an adin guztientzako ekitaldiekin
Otsailaren 4an, 5ean eta 6an ospatuko ditu Getxok inauteriak adin guztientzako ekitaldiekin . Eskolako ihauteri tradizionalaz gain, 4an egingo dena, aurtengoan hainbat ekitaldi antolatu du otsailaren 4, 5 eta 6etarako Getxoko Udalak, Algortako ostelaritzako establezimenduekin batera. Horrez gain, Andra Mari auzoan, Itxas Argia taldeak hainbat ekitaldi antolatu du eta Erromoko Jai Batzordeak ere gauza bera egin du auzo horri begira. “Eskoletako inauterien ospakizunarekin, tradizioak eta herriko kultura adin txikietan ezartzeko eta auzo bakoitzean sortutako ekimenak errespetatzeko ahaleginei erantsi behar zaie 2005.ean duela bi urte Algortako merkataritza guneko ordezkariekin lortutako hitzarmena, inauterietako egitarau bateratua egiteko.” Iñaki Zarraoa alkate getxotarrak azaldu duenez. Horrez gain, euskal kulturarekin lotutako itxura duen inauteria lortu, jaia jatorrizko egunetan ospatu, eta batzuek dibertitzeko eta besteek atsedenean egoteko duten eskubidea elkartu nahi da, Zarraoak adierazi duenaren arabera.
Algortako ekitaldien egitaraua
Udalak eta Algortako ostalaritzako establezimenduek antolatutako ekimenen artean azpimarratzekoa da ostiralean, otsailaren 4an, 21:30ean, Algortako Geltokiko plazan Marmara Music-ek eskainiko duen kontzertua. Horrez gain, Ku-Klux fanfarren musikarekin alaituko ditu kaleak.
5ean, 12:30etatik 14:30 arte, Simon Otxandategi taldeak Zuberoko aratustea ekarriko dute Algortako kaleetara, erraldoiekin eta buruhandiekin batera. Arratsaldez, 18:00etatik 20:00 arte, koadrilentzat eta familientzat makillaje doakoa egingo dute, eta 20:00etatik 22:00 arte, Geltokiko plazan Hakker hirukotearekin batera, mozorroen lehenengo erakustaldia egingo da. 20:00etatik 23:00 arte Amama Luisa taldeak ipiniko du musika kaleetan eta 23:00etatik 1:00 arte, mozorroen bigarren erakustaldia izango da. Era berean, 4an eta 5ean mozorroen lehiaketa egingo dute. Koadrilen kasuan, hiru sari banatuko dituzte, 750, 360 eta 150€koak; eta bikoteen atalean, beste hiru sari, bi lagunentzako elurrara joateko bidaiak, 90 euro eta afari bat.
Igandean, 6an, 12:30etatik 14:30etara, Simon Otxandategi eta Agurra taldeek Zanpantzarrak ekarriko dituzte gurera kalejiraren bidez, inauteriekin lotuta dauden Ekuador eta Boliviako dantzaldiekin batera; 18:00etatik 20:00etara magia ibiltaria egingo dute; 18:00etatik 20:00etara fanfarrea eta 19:00etan, Geltokiko plazan, Deabru Beltzak konpainiak “Les Tambours de Feu” kaleko antzerkia eskainiko du.
Eskola-umeen Inauteria
Eskola-umeen desfilea,ohi denez, bi zatitan banatuta egongo da. Lehenegoa, Erromoko eta Areetako eskolako haurrek egingo dutena, Luis López Oses kaletik goizeko 10:15ean irten eta Erromoko Ikastetxe Publikoan amaituko da. Horretan, ikuskizunak, musika eta txokolate jana izango dira. Bigarrena, Algortako eta Andra Mariko haurrena, Sarrikobasoko biribilgunean goizeko 10:30etan hasi eta Geltokiko plazan bukatuko da. Bertan, 3. eta 6. mailetako ikasleek fanfarreko musikarekin gozatzeko aukera izango dute, txikienek Biotz Alai plazan gauza bera egiten duten bitartean.
----------------------------------------------------------------------------------------------------
Getxoko udalerriko ostalaritza lokalen ixteko ordua goizaldeko 04.30ak arte zabaldu egingo de Ihauteriak direla eta, otsailaren 4 eta 5ean goizeko 4.30 arte.
Kasu bietan, musika isildu, makinak itzali, eta lokalera sartzeko ateak itxi ondoren, ahalegina egingo da bezero berririk sar ez dadin, eta ordu erdiko tartea izango da barruan daudenak kanporatzeko.
----------------------------------------------------------------------------------------------------
EGITARAUA
Ostirala 4
10.00-13.00
ESKOLA INAUTERIAK
(desfileak, fanfareak, ikuskizunak...)
ERROMO ETA AREETA: Luis López Osés, Gobelaurre, Kresaltxu, Ezequiel Agirre, Gobelaurre, Romoko Herri Ikastetxea
ALGORTA ETA ANDRAMARI: Sarrikobasoko biribilgunea, Algortako Etorbidea, María Andresena, Geltokiko plaza
21.00-24.00
Fanfarrea: KU-KLUX
(Algortako oinezkoentzako kaleetan zehar)
21.30-23.30
Kontzertua:
MARMARA MUSIC
Algortako geltokiko plazan
Larunbata 5
12.30-14.30
Zuberoako Inauteriak: SIMON OTXANDATEGI
+
Buruhandien eta Erraldoien konpartsa
Algortako kaleetan zehar
18.00-20.00
KOADRILENTZAKO ETA FAMILIENTZAKO DOAKO MAKILLAJEA
Algortako geltokiko plaza
20.00-22.00
MOZORRO-DANTZA (1.saioa)
HAKKER hirukotearekin
Algortako geltokiko plazan
20.00-23.00
Marchin´Band: AMAMA LUISA
Algortako kaleetan zehar
23.00-01.00
MOZORRO-DANTZA (2. saioa)
HAKKER hirukotearekin
Algortako geltokiko plazan
Igandea 6
12.30 -14.30
KALEJIRA
ZANPANTZAR (Simon Otxandategi)
+
Agurra Dantza Taldea
+
Boliviako eta Ekuadoreko dantza erakustaldia
Algortako kaleetan zehar
18.00-20.00
MAGIA IBILTARIA
Algortako kaleetan zehar
18.00-20.00
Fanfarrea: GAZTE LEKU
Algortako kaleetan zehar
19.00-19.45
KALE IKUSKIZUNA
"LES TAMBOURS DE FEU" (Deabru Beltzak)
Algortako kaleetan zehar
amaiera: Algortako geltokiko plazan
|