AURKEZPENA
Ekainaren 10etik 12ra, Getxo & Bluesa, musikaren aberastasuna erakutsiko duten estilo desberdinen erakustoki izango da, aurten ere. Helburu horrekin batera, bluesak berez merezi duen garrantzi eta tokia eman nahi zaio; bestelako soinuekin nahastu gabe.
Aurtengo proposamenak maila goreneko artistak bilduko ditu Algortako Portu Zaharreko karpapean: Eddie "The Chief" Clearwater, Coco Montoya, Little Axe eta Canal Blues izango ditugu protagonistak Getxon. Ohi bezala, hiru egunetan zehar, publikoak soinu eta erritmo oso ezberdinez gozatu ahal izango du Getxoko udako musika jaialdien denboraldiari hasiera ematen dion Getxo&Bluesen.
Canal Blues taldeak estreinatuko du aurtengo jaialdia ekainaren 10aean. 2001 urtean sortu zen Bizkaian laukote hau, bluesa eta rocka uztartzeko asmotan. Steve Ray Vaughan, Robert Cray edo Brian Setzer bezalako musikarien eragina barreiatzen dute Canal Bluesen abestiek. Taldea Gorka Bringasek (kitarra), Luis Alberto Garcíak (kitarra), Isidorok Redondok (bateria) eta José Merodiok (baxua) osatuta dago eta Getxon eskainiko duten kontzertuan beste bi musikarien laguntza izango dute "No nací pá trabajar" diskoaren kantak aurkezteko.

Eddie "The Chief" Clearwater eskarmentu handiko musikariaren txanda izango da ondoren. "The Chief" gaur egungo blues musikaren artista ezagunenetariko bat da. Maconen, Mississippin, jaio zen Clearwater maisua 1935ean eta oso gazte zirela hasi zen musikan inguruetako gospel taldeetan. 1950 urtean Chicagora bere musikari profesionala izateko eta 1953an bere lehenengo taldea sortu zuen. Ordutik hona, jarduera arrakastatsua izan du musikari iparamerikarrak. Country, blues eta rock uztartzen dira bere estilo alaian, jaia bultzatzen duena. Clearwaterrek argi erakutsi du adinak ez duela inolako garrantzirik eta 65 urte bete zituela ailegatu zaizkio arrakastarik handienak: 2001ean W.C. Hand Award (blues musikaren saririk garrantzitsuenak) sari bat lortu zuen eta bi urte geroago "Best Blues Entertainer" izendatu zuten Chicagoko "Music Awars" sari ospetsuetan.

Hilaren 11n, larunbatean, blues-soularen mito baten txanda izango da: Coco Montoya, hain zuzen ere. Azken urteotako musikari handienetariko bat dugu Montoya kaliforniarra. Bere jarduera Albert Collins telecasterraren maisu handiaren eskutik hasi zen 70eko hamarkadan. Urte batzuk pasa ondoren, benetako erronka ailegatu zion John Mayallen Bluecasters talde ospetsuan sartu zuenean.Benetako desafioa zen hori, Eric Clapton, Peter Green edo Mick Taylor musikari handien lekua hartu behar baizuen. Ezinhobeto egin zuen eta hamar urtez zehar aritu zen Bluecastersekin mundu osoan zehar. 90eko hamarkadaren erdian bakarrean aritzea erabaki zuen eta 1995 "Gotta Mind To Travel" disko arrakastatsua kaleratu zuen Montoyak. "Ya Think I´d Know Better", "Just Let Go" eta "Suspicion" ailegatu ziren honen ondoren eta Montoyaren ospeak handitu baino ez zuten egin.

Azkenik, Little Axe (Skip McDonald) Ohioko musikariak emango dio amaiera jaialdiari. Talentu handiko kitarra-jole, piano-jole eta abeslari honek estilo berezi bat garatu du, bluesa, reggae errimoak, musika elektronikoa eta dub soinuak nahastuz. Etorkizuneko bluesaren aurrendaria dugu Little Axe.
Beraz, eskaintza anitza izango dutu aurten Getxo&Bluesen. Ohi bezala, gaueko 21.30etan hasiko dira kontzertu guztiak, blues onenari esker udako gauez gozatzeko giro paregabearekin eta, guztiz debalde gainera. Hiru egunetan zehar, ezinbesteko topagune bilakatuko da musika mota hau dutenentzat.