![]() |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
LIBURUTEGI ETA IKASTEKO ARETOEK BERE ORDUTEGIAK LUZATU DITUZTE AZTERKETA GARAIAN ZEHAR Astelehenean, abuztuak 8, ordutegi berezien kanpaina hasi da Getxoko Kultur Ikasgelako lokal eta liburutegietan, eta 2005eko abuztu-iraileko azterketen sasoira begira. Udalerriko ikastetxe guztiek zabaltzeko bere ordutegia luzatuko dute astegunetan eta, gainera, larunbat eta igande arratsaldez ere irekiko duteirailaren 9a arte. Villamonteko liburutegiak eta Santa Eugeniako ikasgelak bere ateak abuztuaren 8an irekiko dituzte, eta gainerakoek, berriz, ordutegi berriari asteartetik aurrera (abuztuak 16) ekingo diote. Ikasteko epeen eskaintza osatzeko asmoz, J.B. Zabala Herri Ikastetxea, Erromoko Herri Ikastetxea eta Fadura Institutua irekiko dira, azken hauek bere ikasgeletako batzuk eskainiko dituzte abuztuaren 18tik irailaren 12a arte. San Nikolas plaza eta Villamonteko Udal Liburutegiek, biak Algortan, bai eta Areeta eta Erromokoek ere, 271 plaza eskainiko dituzte, bere ordutegia asteburuetara ere zabalduko dute. Horrela bada, astelehenetik ostiralera bitartean, 8.15etik 14.00etara eta 16.15etik 20.00etara, larunbatetan 9.15etik 13.00etara eta 16.15etik 20.00etara irekiko dute, ildo beretik, igandeetan arratsaldeko ordutegian zabalik egongo dira. Kultur Etxeetako ikasgelek ere irekitzeko ordutegia aldatuko dute. Modu horretan, Santa Eugeniako Ikasgelak, Erromon, astean zehar bere ateak zabalik izango ditu 22.00ak arte, eta igandeetan baino ez da itxita egongo goizeko ordutegian, Andra Mariko Ikasgela, berriz, astelehenetik larunbatera, 22.45ak arte zabalik egongo da, eta 21.45ak arte igandeetan. ORDUTEGIAK: |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |