KULTUR ETXEA

"SARETU" PROGRAMA

"Saretu" haur erabiltzaileak Internet sarearen erabileran prestatzeko programa bat da. 2002 urte hasieratik ari da funtzionatzen Areetako Liburutegian. Programa horren helburua haurrei teknologia berriak erabiltzen irakastea da. Hasiera batean 15 urtetik beherakoentzat prestatutako programa bat zen, baina oraintsu, 17 urtera artekoentzat atondu da (18 urtetik gorakoek udalerriko KZgunera jo baitezakete).

2004ko partehartzaileak: 6 haur. Erdi orduko saio bi eman zaizkie. Saio horietan, Internet zer den azaldu zaie, zertarako balio dezakeen, bilaketak nola egin daitezkeen, etab. "Saretu" programan parte hartzen duten neska eta mutilei sarean beren kasa eta doan nabigatzeko txartel bat ematen zaie. Ikusi dugu etxean Internet eduki arren duda jakin batzukkonpontzeko “Saretu”-ra apuntatu diren umeak daudela: artxiboak jaistea, posta elektronikoko kontuak sortzeko...