GETXOKO XXII ESKULANGINTZA AZOKA
MAIATZAK 27-29
Tokia : Areetako Geltokiko Plazan (karpapean)
Ordutegia: 11:00-14:30 / 17:00-21:00
Sarrera: 2,50/ 2 euro

AURKEZPENA

Aurten ere, esku lanazgozatzeko aukera izango dugu Getxoko Eskulangintza Azokari esker, Euskadi osoko handiena, hain zuzen ere. 113 artisauk parte hartuko dute 22. ekitaldi honetan; hauetako 99k Areetako Geltokiko plazako 2.500 m2-ko karpapean erakutsiko dituzte bere lanak eta beste 14ak Ibaiondo kalean kokatutako gastronomiaren gunean izango dira. Beraz, hiru egunetan zehar eskulangintza zale guztiak ezin izango dira Getxora joan barik geratu.

Azokan hainbat espezialitate erakutsiko dira, egurrez, beiraz, larruz, metalez, harriz edo paperez egindako artikuluak, bitxigintza, galdaragintzako artikuluak... Ez ditugu ahaztu behar ordea, eskulangintzan hain ohikoak ez diren beste arlo batzuk ere, kandelagintza eta haziak, besteak beste. Guztira, 22 izango dira Getxon ikusi ahal izango dituguneskulangintza arloak.

Eskulangintza azoka horretan parte hartuko dutenak kontu handiz aukeratu dira eta hori dela eta lortu dugu aniztasun handiko azoka hau. Euskal Herria osotik etorritako eskulangileez gain, Leon, Madril, Bartzelona, Asturias, Zaragoza, Kordoba, Ciudad Real, Soria, Toledo, Huesca, Pontevedra, A Coruña, Kantabria, Lleida eta beste hainbat eta hainbat tokitatik etorritako eskulangileak ere ikusi ahal izango ditugu. Hortaz, jendeak ezagutzen dituen produktuak lor ditzake eta baita hain ezagunak ez direnak eta eskulangintza beste era batera ulertzeko bidea ematen digutenak ere. Aurten, gainera, Irlandatik, Portugaletik, Italiatik, Frantziatik eta Kubatik etorritako artisauek parte hartuko dute azokan.

Horren guztiaren bidez azoka ikustera doazenek bilatzen ari direna lor dezakete azokan eta, gainera, eskulangintzako produktuek duten berme eta erakargarritasunarekin. Kalitate handiko produktuak lortu ahal izango dituzte azokara doazenek, bai eskuz eginda daudelako eta baita egiteko erabili dituzten materialak kalitate handikoak direlako ere. Produktu hauek bakarrak dira, ez dituzte bi produktu berdin inon aurkituko.

Ez ditugu ahaztu behar beti eman ohi ditugun bi sariak ere. Alde batetik, eskulangileen lana sarituko duena eta, bestetik, produktuak aurkezteko duten modua sarituko duena. Diseinu eta stand-en inguruko lehiaketak dira eta euretan islatzen da urtez urte produktuen kalitatea eta euren postuen aurkezpena eta apaindura hobetzeko eskulangileek egiten duten ahalegina. Horrekin batera, urtero erosleen artean egiten dugun zozketa ere egingo dugu aurten ere eta zerbait erosten duten bisitarien artean eskulangintza produktuak zozketatuko dira.

Gainera, parte hartuko duten eskulangileei buruzko informazioarekin 10.000 katalogo argitaratuko dira, ondoren, erosleak haiekin harremanetan jar daitezen eta erosle saltzaile arteko harremanak azokatik kanpo ere jarrai dezan.

Aurreko 21 ekitaldietan bezala, aurten ere azoka hau jendetsua izango da eta eskulangile zale guztiak ezin izango dira Getxoko eskulangintza azokara joan gabe geratu. Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailari, Bilbao Bizkaia Kutxari eta Bilboko Metroari eskaini diguten laguntza eskertu nahi diegu, euren laguntza ezinbestekoa baita urtez urte Getxoko azokak duen arrakasta lortzeko.