GETXOKO KULTUR ETXEA

XIX. AGATE DEUNA KORU JAIALDIA

Otsaila 3-4

Ohikoa denez, otsailaren 4an Agate Deunaren omenezko kantak entzun ahal izango dira Getxo osoan zehar. Helduen taldeak eta talde mistoak (helduek eta haurrek osatutakoak) 19.00etatik 21.00etara arituko dira. Haurren taldeei dagokienez, otsailaren 3ko edo 4eko goizean parte hartu ahal izango dute, aurten Agate Deunako bezpera eta Eskola Inauteriak batera gertatuko baitira.

Helduen taldeen eta talde mistoen emanaldiak bi gunetan izango dira: lehenengoa, Erromoko eta Areetako auzoetan eta, bigarrena, Algorta eta Andra Mariko Auzoetan. Beraz, Getxo osoan gozatu ahal izango da tradiziozko kantuez. Bigarren guneko taldeak Algortako geltokiko plazan bilduko dira 20.30etan guztien arteko emanaldia eskaintzeko.

Orain dela urte batzuk Agate Deunako lehiaketa desagertu zen parte-hartze librearen mesederako, jaiak eta parte-hartzearen gehitzeak lehiaketaren eta sarien lekua hartu dutelarik. Azken urteotan, sarien ordez, taldeek parte-hartzeko dietak jaso dituzte.

1.- Tradizioari jarraiki, lehiaketa Santa Ageda egunaren bezperan izango da, otsailaren 4an, ostirala.

2.- Abesbatza bakoitzak 15 partaide izango ditu gutxienez.

3.- Tradizioarekin bat datorren janzkera ekartzea gomendatzen dugu.

4.- Emanaldiak bi gunetan banatuta egongo dira eta arratsaldean talde bakoitzaren emanaldiaren ordua non finkatuko den ere zehaztuta dago; 19.00etatik 21.00etara izango da

- ERROMO - AREETA INGURUA: Eskolen Plaza (Areeta)
- ALGORTA - ANDRA MARI INGURUA: Metroko Geltokiaren Plaza (Algorta)
.

5.- Algorta inguruko taldeek elkarrekin egingo duten emanaldia jarraian zehazturiko lekuan eta orduan izango da:

- Metroko Geltokiaren Plazan (Algorta), 20.30etan.

IKASTETXEETAKO TALDEAK

1.- Santa Ageda egunaren bezpera Inauterietako ostiralean izango denez, ikastetxeetako taldeak kantatzera otsailaren 3ko goizean, osteguna, edo otsailaren 4ko goizean, ostirala, aterako dira, eskola orduetan.

2.- Abesbatza bakoitzak 15 kide izango ditu gutxienez.

3.- Talde hauek ohiko ibilbidea egingo dute udalerriko kaleetan barrena. Parte hartzeagatik jasoko duten dieta ikastetxeak edo dagokion Guraso Elkarteak zehazturiko kontu korronte zenbakian sartuko zaie.