|
|
|
|
|
|
AIXERROTAKO NAZIOARTEKO 50. PAELLA LEHIAKETA Ospakizuna ekainak 24an, igandean, izango da |
|
| 1956-2005, 50. URTEURRENA Paella-txapelketa 1956ko uztailaren 25ean hasi zen. Jarraian izango duzue Julian Billelabeitiak paella-txapelketaren inguruan utzitako testuaren zatia. Gaur egun Getxoko Itxas Argiak paella-txapelketa antolatzen du. “Lehenengo ospakizuna 1956ko uztailaren 25ean egin zen, hiru lagun minen eskutik: Damian Ayo, Antonio Bilbao eta Felix Yurrebaso. Hiru getxotar hauek elkarte gastronomi, ibilaldi, mendi eta kirol elkarteen barruan ospe handia eta mirespena zuten eta “Irurena” elkartea osatu zuten. Elkarte horretan ekintzak bat-batean egiten zituzten, eta elkartearen helburuak irudimenak bultzaturik espero gabe sortzen ziren. Elkartearen jokabide berezi horren ondorioz, “Azkorri” futbol taldeko zelaiaren inguruan Getxoko lehen paella-txapelketa izango zena ospatzea erabaki zuten. Ospakizuna Getxoko geltokiko trenbide-pasagunearen ondoan (garai hartako geltokiari zegokion izena) hasi zen: txistularien kalejira eta txupinen eta bolanderen jaurtitzaileak. Lehen kalejira horretan lau txistularik parte hartu zuten: Gerardo Zubillaga, Julen Billelabeitia, Imanol Lezarja eta Patxi Ansola. Azkeneko biak (pertsona eta lagun onak) Bilbotik etorri ziren bat-bateko kalejira honetan parte hartzeko asmoz. Bi arrazoi nagusi izan ziren: Julen Billelabeitia txistulari gisa bataiatzea (jendaurreko lehen joaldia zen) eta : Victor Zalbidea, “Pipo” goitizenaz ezagutua, eta bere aholkulari teknikoa zen Antonio Bilbao “Txirri”. Gutxi gorabehera ohitura zaharrei jarraiki, kalejira bide eta estraten barrena joan eta baserrien atarteetan geldialdi txikiak egin ziren; geldialdiak alboradekin girotzen ziren eta baserrikoek hamaiketako gisa galleta-aukera eta ardo gozoak eskaini zituzten.
|