|
Gabonetako jaiak hurbil daude, eta hauekin batera etxeko txikienentzako hitzordu garrantzitsuenetako bat. Getxolandia bere hogeigarren ediziora iritsi da, eta oraingoan atrakzioz gainezka etorri da, hauetan oporraldiaz ahalik eta gehien gozatzeko, goizetik gauera arte, eta parkean dauden aparailuak probatzeko aukera izango dutela. Ludoteka batek eta hainbat tailerrek aurtengo Getxolandiaren eskaintza osatzen dute.
Haur parkeak abenduaren 22an irekiko ditu bere ateak Areetako Geltoki plazan.

|