Andrés Isasi musika eskola

Instrumentu tradizionalen Kontzertu
Didaktikoa Udal Musika Eskolan

2005-12-14

Aurtengo ikasturtearen II. Kontzertu Didaktikoa, bi saiotan, izango da bihar, ostegunez, abenduak 15, Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolan. Oraingoan instrumentu tradizionalen ganean izango da. Goizeko saioa udalerriko ikastetxetako ikasleentzat izango da, beraiek bezalako beste haur batzuk instrumentu bat jotzeko kapazak direla ikus dezaten; arratsaldekoa Musika Eskolako ikasle txikiei egongo da zuzenduta, hain zuzen ere datorren ikasturtean musika instrumentu bat aukeratu behar dutenei “hurbiletik ezagutzeko aukera izan dezaten eta horrela gehien erakartzen dutena aukeratu ahal dezaten. Hori dela eta, kontzertu horretara gurasoek lagunduta joatea gomendagarria da” zehaztu du Iñaki Zarraoak, Getxoko Alkateak.

Kontzertuaren helburuak, parte hartzeko kontzertua egiteaz gain, gure kulturaren eta gure tradizioaren instrumentu desberdinei buruzko ikuspegi orokorra eskaintzea (batzuetan hurbilak izan arren, guretzat ezezagunak izaten baitira) eta abesti herrikoi txiki batzuen bitartez gure musika tradizionalaren erritmoak erakustea dira, horien artean, biribilketak, fandangoak, arin arin, dantzak, erromeriako musika eta abar.

Kontzertua txalapartarekin hasiko da. Ondoren Euskal Herriko herriz herri bidaia egitea gonbidatuko dituzte entzuleak, alboka eta pandero erakutsiko dituzte eta baita perkusio txikiko instrumentu batzuk ere, tartean kañak, tarrañolak, panderoak, goilarak....

Kontzertua Musika Eskolak ikasturte honetan antolatuko dituen sei kontzertuetako bigarrena izango da. Saioak goizeko 11:00etan eta 17:45ean hasiko dira. Sarrea doakoa da.