ANDRES ISASI MUSIKAKO ESKOLA
ANDRES ISASI ERAIKINA
Las Mercedes, nº 6.
Areeta
Telefonoa: 94 464 60 11
aisasi@getxo.net

Musika Eskola

Andrés Isasi Musika Eskolan musika heziketa eskaintzen dizuegu musika ikasteko gogoa duzuen orori.
Musika-tresnen irakaskuntzako eskaintza handia aurkituko duzu hemen, musika joera guztiak hartzen dituena; gainera, adina ez da hemen ikasteko oztopo. Finean, Pedagogia aldetik erakargarri den eta musika aldetik eraginkorra den proiektua eskaini nahi dizugu Musika Eskolan.
Hauek dira geure helburuak:

  • Gizartearen zati handi baten musika ikasteko grina asetu nahi dugu, norberak musika era osoago batean ikasi ahal izan dezan. ˇ Musika-tresnazko musika hezkuntza eskaini nahi dugu, banakoari zein taldeari zuzendua.
  • Gertaera musikala ondo ulertzeko gutxieneko alderdi teorikoak irakastea.
  • Geure zentruko musika-jardueraren oihartzuna udalerrira hedatu nahi dugu, jarduera ugari antolatuz eta haietan parte hartuz, esparru askotan.
  • Eskaintza zabala egin nahi dugu eta musika hezkuntza askotarikoa eman, musika estilo eta berriztapen guztiak barne hartzen dituena.
  • Gizarteak eskatzen dituen gauza berriei erantzun nahi diegu.
  • Beste musika eskola, instituzio eta erakunde batzuekin harremanetan sartu nahi dugu, egunero musika irakastea hobetzeko, geure gizartean beharrezko ondasuna delako.
  • Joera eta erraztasuna dutelako musikaren profesionalak izan nahi dutenei, horretara heltzeko ikasketak egitera gidatu nahi ditugu.