|
Andres Isasi Musika-eskolak ardatz hauek ditu:
1- Pedagogiko erakargarria izatea
2- Musikari dagokionez eraginkorra izatea
3- Diru aldetik bideragarria izatea
Musika-eskola irizpide hauen arabera antolatzen da:
1- Irakaskuntza amateur eta profesionala
2- Adina ez da oztopo irakaskuntzarako
3- Espezialitate eta joera guztietara irekita dagoen irakaskuntza.
4- Musika praktikatzeak du lehentasuna
|
|
|
IRAKASKUNTZAREN ANTOLAKETA
- 1 maila. KONTAKTUA
4 eta 6 urte arteko umeentzako da. Oinarrizko helburua da musika esperientzia
zabala ematea, ikaslearen ahalmenak aurkitzeko, aho, erritmo eta entzumena
landuz, kanta didaktiko eta folklorikoak oinarri hartuta, eta gorputzaren
mugimendua eta perkusio tresna txikiak erabil ditzaten.
Azken moduluan sartu ohi gara musika-tresnen munduan. |
| |
Zenbat denbora astean
|
Taldean zenbat ikasle
|
| Musika eta mugimendua |
30 m. bat saiotan
|
3
|
| Musika-tresnekin harremana |
30 m. bat saiotan
|
3
|
|
- 2. maila. HASIERA
Maila honetan hasten da ikaslea musika-tresnei buruz ikasten, eta horixe
bilakatzen da musika irakaskuntzaren ardatza. Taldean musika jotzen ere
hasten da, kamara talde txikitan zein batza handiagotan. Irakaslearen
orientazioa irizpide garrantzitsua da ikaslea jarduera honetan parte hartzeko
heldua den ala ez erabakitzeko orduan.
Musika idatzi eta irakurri ahal izateko euskarri teorikoa da musika lengoaia.
Maila honetan, ikasleak musika-informatika jazz ere jotzen has daitezke.
|
| |
Zenbat denbora astean
|
Taldean zenbat ikasle
|
|
Musika-lengoaia
|
120 m.
|
15
|
|
Musika-tresna
|
60 m.
|
2
|
|
Ganbara taldeak
|
60 m.
|
6
|
|
Abesbatza
|
120 m.
|
20
|
|
Musika-informatika
|
60 m.
|
6
|
|
Musika-tresnen taldea
|
120 m.
|
20
|
|
|
|
- 3. maila. FINKAPENA
Musika-tresnak eta taldeko musika hobeto ezagutzen jarraitu nahi duten
ikasleentzako da. Gertaera musikala hobeto ulertzeko gaitasuna ere gara
daiteke, Analisia ikasgaiaren bidez; ikasgai horretan, armonia, forma
musikala eta musikaren historian barneratzeko aukera eman nahi dizugu.
|
| |
Zenbat denbora astean
|
Taldean zenbat ikasle
|
|
Musika-tresna
|
60 m.
|
2
|
|
Ganbara taldeak
|
60 m.
|
6
|
|
Musika-tresnen taldea
|
120 m.
|
+12
|
|
Analisia
|
60 m.
|
15
|
|
Musika-informatika
|
60 m.
|
6
|
|
- 4. maila. JARDUERARIK GOGOKOENA
Norberaren interesa, dedikazioa eta gaitasuna dira maila honetako muga
bakarra; taldeko musika heziketan, eta bakarkakoan, sakondu daiteke, hala
nahi izanez gero. |
| |
Zenbat denbora astean
|
Taldean zenbat ikasle
|
|
Musika-tresna
|
30 m.
|
1
|
|
Ganbara taldeak
|
60 m.
|
6
|
|
Musika-tresnen taldea
|
120 m.
|
+12
|
|
Musika-informatika
|
60 m.
|
6
|
|
| Maila bakoitza burututakoan, egin dituzun ikasketak
frogatzeko agiria jasoko duzu. |
|
|
BESTE JOERA BATZUK
1- Jazz
Jazz irakatsiz, musika garaikideko estiloetako batera hurbildu nahi
dugu. Horretarako, tresna neurri batean behintzat ezagutzea ezinbestekotzat
jotzen dugu. Musika modu horren berezko armonia teknikoa, eta musika hori
jotzea bera, lantzen dugu. Banakako eskoletan eta konboetan garatzen ditugu
horiek, ezagupen-mailaren arabera antolatuta. |
| |
Zenbat denbora astean
|
Taldean zenbat ikasle
|
|
Konboa
|
120 m.
|
12
|
|
Musika-tresna
|
30 m.
|
1
|
|
2- Musika-informatika
Elektronikak ere musika-irakaskuntza irauli egin du. Musikariak bere
partiturak editatu eta inprimatu ditzake, entzumena eta erritmoa trebatzeko
ariketak egin ditzake, soinu ezberdinak nahas ditzake, soinu berriak sortu
eta eraldatu, digitalki grabatu, ordenadorea nahasketa-mahai modura erabili,
... edo ñabardura mugagabeko orkestra zeure esku bazenu legez aritu.
Informatika Musikala irakasteko egiturak lau maila ditu: haurrentzako
bi eta helduentzako beste bi. Mailetako edozeinetan ikas daiteke. |
| |
Zenbat denbora astean
|
Taldean zenbat ikasle
|
|
Musika-informatika
|
60 m.
|
6
|
|
3.- Entzunaldiak
Puntu honetan jarduera aberatsa aurkituko dute musika-ezagupenik ez
duten eta partitura bat irakurri edota interpretatzen ikasteko asmorik
ez duten helduek. Musika aktiboki, kontzienteki entzunez gozatzeko eta
aberasteko gaitasuna garatzea du helburu jarduera honek.
Musikari buruz garatzen ditugun ezagupenak oso eremu zabala dira, musika-tresnak
bereizi eta ezagutzea, forma musikalak zeintzuk diren jakitea (kontzertua,
sinfonia, kantzioa, ...), edo barrokotik gaur arteko musika-obrak ikastea.
|
| |
Zenbat denbora astean
|
Taldean zenbat ikasle
|
|
Entzunaldiak
|
60 m.
|
10
|
|
4.- Hezkuntza indartua
Musikan profesional jardun nahi duzuelako, eta horretarako kontserbatorioan
sartzeko azterketak prestatu nahi dituzuenoi, gure hezkuntza areagotzeko
aukera ematen dizuegu. |
| |
Zenbat denbora astean
|
Taldean zenbat ikasle
|
|
Musika-tresna
|
45 m.
|
1
|
|
Musika lengoaia
|
según matrícula
|
según matrícula
|
|
|
|