LIBURUTEGIA / FONOTEKA

Biblioteca / Fonoteka Antes y Ahora

Orain aurkezten dizuegun Liburutegia duela 15 urte sortu zen, erreferentzia argiegirik gabe baina helburu nagusi zehatzarekin: lehenengo eta behin abian jartzea zentroko ikasle eta irakasleen beharrizanei erantzuteko. Orduan bakarra zen bere arloan baina anai-arreba nagusiak zituen oso hurbil: Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen (Goi Mailako Kontserbatorioetako Liburutegiak) eta ERESBIL, Euskal Konpositoreen Artxiboa, azken honek musika irakasteko zentroetako liburutegi jaio berrien jarduna bateratuz egin zuen lana ahaztu gabe. 1988ko urtarrilean zabaldu zen eta ordutik egunera arte etenik gabe eman du zerbitzu hori.

Goitik behera zaharberritu ondoren erabat aldarazi zen. Mahaia handiak zituen ikasteko aretoa izateari utzi eta balio askotako esparru malgu bihurtu zen: erabiltzaile guztiei zerbitzua emateko aniztasunak eskatzen zituen aretoekin. Aldi berriei egokitzeko gauza izan zen eta esparrua, ekipamenduak, bilduma, zerbitzuak eta langileria eguneratu zituen.

Berrizale iraunkorra izateko asmo horrekin erabiltzaile berriei egokitzen zaien esparru humanoa taxutu du, erabiltzaile horien beharrizanei aurre eginez, berariaz musikari buruzkoa den dokumentuen funtsara iristea bideratuz eta jaramon egiteko pertsonal espezializatua eskainiz.

Musika Eskolako sail guztiekin lankidetzan ibilbide bateratua ari da egiten eta horri esker musikak gure arimak asebetetzea eta adierazi behar duguna musikaren bidez esateko aukera ematen digu, salbuespenik egin gabe gizaki guztiok ulertzen dugun eta benetan identifikatzen gaituen hizkuntza bakarra erabiliz.