KONTSUMITZAILEA
|
KONSUMOKO ARBITRAJEA
|
|
|
Kontsumoko Tartekaritza dugu kontsumoaren alorrean
gerta daitezkeen auziak konpontzeko modu praktiko eta orekatua. Garrantzizkoa
da inplikaturiko sektore guztientzat -kontsumitzaile, enpresario, merkatari
zein profesionalentzat- erabaki egokiak hartzeko informazioa edukitzea.
|
|
| Zer da Kontsumoko
Tartekaritza? |
|
|
Kontsumoaren alorreko auziak ebazteko erabil daitekeen
biderik errazena da. Judizioz kanpoko sistema da, arina, borondatezkoa,
erraza, doakoa, eraginkorra, behartze indarrekoa eta betearazlea, kontsumitzaile
edo erabiltzaileen eta saltzaile edo zerbitzu-emaileen artean gerta
daitezkeen desadostasunak ebazteko balio duena.
- Judizioz kanpokoa: justiziara iristeko sistema alternatiboa da. Ez dago epaitegi arruntetara jo beharrik, baina erabakiak nahitaez bete beharrekoak dira aldeentzat. Tartekaritza Batzordeak hartutako erabakiek, Laudoek, epaitza irmoaren indarra dute - Arina: formalitate konplikaturik gabea, tramite errazekoa. Kasu bat ebazteko eratzen den Tartekaritza Batzordeak ez du, izendatua izan denetik, lau hilabete baino gehiago erabiltzerik Laudoa emateko. - Borondatezkoa: bidezkoa da soilik auzitan dauden alde biek idatziz edo bide elektroniko, informatiko edo telematikoz Kontsumoko Tartekaritzari men egiteko borondatea adierazten badute. Inor ere ez dago, bere arazoak konpontzeko, tartekaritzara jotzera behartuta. - Erraza: tramiteak ez dira konplexuak, ez dago prozesua eragotzi eta denbora galtzea dakarren formalitaterik. Tartekaritza Batzak erreklamazioa onartu eta erreklamatuak onartu edo gain hartu ondoren, entzunaldia emango zaie aldeei Tartekaritza Batzordearen aurrean.. - Inpartziala: Hiru pertsona dira Tartekaritza Batzorde bakoitza osatzen dutenak: bi tartekari -bat kontsumitzaileen izenean, beste bat enpresa sektorearen izenean- eta lehendakari bat, Batza bere menpean duen Administrazioak izendatua. - Doakoa: ez da ezer ordaindu behar. Enpresek ez dute kuotarik ordaintzen Kontsumoko Tartekaritza Sistemari atxikita egoteagatik. Batzuetan bakarrik, kontsumitzaileak edo enpresarioak peritazio bat egitea eskatzen badu, ordaindu egin beharko dio eskatzaileak perituari, Tartekaritza Batzordeak horrela erabakitzen badu. - Eraginkorra: prozesu sinple bat burutu ondoren, aldeen arteko auzia ebazten da Laudo edo ebazpen baten bitartez, judizio-bide arruntera jo behar izan gabe.. - Behartze indarrekoa eta betearazlea: aldeak sistemari atxiki ondoren, hitzartutakoa errespetatu eta Laudoa onartzera beharturik daude. |
|
| Tartekaritza Sistemari atxikitzea |
|
|
Kontsumoko Tartekaritzara jotzeak, kontsumitzaileei dagokienez, beren
gatazkak konpontzeko sistema eraginkor bat aukeratzea suposatzen du,
eta jakitea beren interesak defendaturik egongo direla eta beren kasua
zuzentasunez edo zuzenbidearen arabera epaitua izango dela.
Legez, kontsumoko tartekaritza mota bi onartzen dira: |
|
|
Tartekaritza Batzari agertzen zaion arazo edo auzi bakoitzerako, Tartekaritza Batzorde bat osatuko da. Honako kide hauek izango ditu:
|
|
| Tartekaritzaren prozedura. Nola egin erreklamazioa? |
|
|
Kontsumitzailea da beti Tartekaritzaren Prozedurari hasiera ematen
diona, tartekaritza eskabidea aurkeztuta. Eskabide hori formalizatzeko,
eskabide inprimakia bete eta sinatu behar da.
|
|
| Kontsumitzaile batek tartekaritza eskabidea
aurkeztu eta eskabidea tramitera onartzen bada, erreklamatuari jakinaraziko
zaio. Erreklamazioaren gai den merkatari, enpresa edo profesionala tartekaritza
sistemari atxikita badago, tartekaritza hitzarmenaren formalizazioa automatikoa
da. Atxikita ez badago, 15 eguneko epea emango zaio hura onartzeko, eta
ondoren formalizatuko da tartekaritza hitzarmena. Hori egindakoan, Tartekaritza
Batzordea izendatzen da. Tartekaritza Batzordea izendatu eta hiru hilabeteko
gehienezko epean, entzunaldia emango zaie aldeei. Entzunaldirako leku,
egun eta ordua jakinaraziko zaie, eta bertan agertuko dituzte bidezkotzat
jotzen dituzten alegazioak, Tartekaritza Batzordearen galderei erantzun
beharko dietela. Aldeek prozeduran ezer ez egin arren, eman egingo da
Laudoa, eta eraginkorra izango da. Tartekaritza Batzordeak beharrezko iritziz gero, frogak egitea erabaki ahal izango da, inplikatuentzako inolako kosturik gabe. Inplikatuok kasua argitzeko beharrezko deritzeten perituzko frogak egitea eskatu ahal izango dute. Kasu horretan, horren ondoriozko gastuak frogak eskatu dituenaren pentsutan joango dira, Tartekaritza Batzordeak horrela erabakitzen badu. Prozedura Tartekaritza Batzordea izendatu zenetik lau hilabetera gabe amaitu beharko da, aldeentzat nahitaez bete beharrekoa izango den Laudo batekin. Tartekaritzako Laudoa dugu Tartekaritza Batzorde batek beraren aurrean aurkeztutako kontsumitzailearen eta enpresario edo profesionalaren arteko kasu edo auziari buruz ematen duen ebazpena. Ebazpen hori boto gehiengoz hartuko da, batzordeburuaren botoa izango dela berdinketen ebazlea. Idatziz egin beharko da. Tartekaritzako Laudoaren kontra, deuseztatzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hura eman zeneko lekuari dagokion Probintzi Auzitegiaren aurrean, Laudoa jakinarazi zen egunaren hurrengo hamar eguneko epearen barruan. Laudoa nahitaez bete beharrekoa da inplikaturik dauden aldeentzat, eta adierazitako epean bete behar da. Horrela ez eginez gero, derrigorrezko betearazpena eskatu ahal izango da Laudoa eman zeneko lekuari dagokion Lehen Auzialdiko Epailearen aurrean. |
|
| Helbide interesgarriak |
|
|
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila Donostia - San Sebastián Kalea, 1.
e-mail: Junta-Arbitral@ej-gv.es |
|