|
ADMINISTRAZIO TRAMITEAK |
| |
| Udaleko Zergabilketa Zerbitzuan zerga eta tasa guztien banku-helbideratzea onartzen dugu, bai eta aurtengoak ere, borondatezko aldia bukatu ez duen bitartean. | |||||
|
Hau da, edozein erreziboa banku-helbidera dezakezu, bai aldian behin eta erroldagatik kobratzen direnak ordaintzeko (esaterako, OHZ, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, TAO araupeko aparkalekuaren tasa, ibilgailuak espaloia zeharkatzearen gaineko tasa, e.a.), bai banakako likidaziokoak ordaintzeko (hala nola, Hiri-lurren Balio-gehitzearen gaineko Zerga, Eraikinen gaineko Zerga, edo gainerako udal-tasak). Bakarri autolikidazioak (obra txikiko lizentziak, ibilgailuen altak, e.a.) nahitaez ordaindu behar dira udal-bulegoetan. Helbideratutako erreziboak borondatezko aldiko azken egunetan kobratuko ditugu, zergadunak esan digun banku-kontuan. Helbideratzeko eskaerak udalaren web-orriaren bidez eginez gero, Udaleko Zergabilketak baieztatzeko eskatu ahal izango du. |
|||||
|
NON : Udaletxeko Erregistro Sailean (Foru kalea 1), Hiritarrei Arreta egiteko Erromoko Bulegoetan (Aurrezki Kutxa 2), Andra Mari aldekoetan (Benturillena 17), Zabalan (Juan Bautista Zabala 6, Algortan) eta Udalan (Foruak 8), 8.00etatik 14.00etara. HAGean eta Udaltzaingoan (Alango), 14.00etatik 21.00etara. Eta telefonoz, Call Center-ren bitartez, 902 115 500 zenbakian, astelehenetik ostegunera 8.30etatik 19.00ak arte, eta ostiraletan 8.30etik 14.00etara. Uztailean eta abuztuan udako zerbitzua goizez bakarrik emango da, hau da, 8.30etatik 14.00etara. |
|||||
|
- AGIRIA INTERNETEN BIDEZ BIDALI NAHI IZANIK GERO: Pdf formatua duten formularioak behar bezala bidali ahal izateko posta-zerbitzari bat eduki behar duzu konfiguratuta ordenagailuan, outlook bezalako posta programaren batean.
- AGIRIA ZUK ZEUK EKARRI NAHI BADUZU, ERANTSITAKO ARTXIBOA JAITSI, BETE ETA INPRIMA EZAZU |
|||||