ADMINISTRAZIO TRAMITEAK

ERROLDATZEAK

JAIOTZEAGATIKO ALTAK

    FAMILI LIBURUA aurkeztu behar da

   NON: Udaletxeko Estatistika Sailean (Foru Kalea, 1), Hiritarren Arretarako Erromoko Bulegoetan (Aurrezki Kutxa, 3), Algortan (J. B. Zabala, 6) eta Andra Mari aldekoetan (Benturillena, 17), 8:00etatik 14:00etara, eta Udaltzaingoko HAGean (Alangon), 14:00etatik 21:00etara.

Eta telefonoz, Call Center-ren bitartez, 902 115 500 zenbakian, astelehenetik ostegunera 8.30etatik 19.00ak arte, eta ostiraletan 8.30etik 14.00etara. Uztailean eta abuztuan udako zerbitzua goizez bakarrik emango da, hau da, 8.30etatik 14.00etara.

Kasu bi gerta daitezke:

1.- Jaioberria gurasoen helbide berean erroldatzea.

2.- Jaioberria gurasoena ez den helbide batean erroldatzea. Kasu honetan, gainera, helbide horretan erroldaturik dauden pertsonen ZINPEKO BAIMENA nahitaezkoa izango da.