|
ADMINISTRAZIO TRAMITEAK |
| |
| OHIKO TRAMITEAK | |
Getxo udalerrian TAO aldean egoitza dauketen pertsona fisiko zein juridikoek eskatu behar dute egoiliar txartela euren ibilgailuentzat. TAO txartelak deritzenak Kontu-hartzailetza Atalak tramitatzen ditu. Atal horrek eskaerako datuak eta udaletxean daudenak egiazkoak diren ziurtatzen du. Txartela baimendu ostean, Diru Bilketa Atalera bidaltzen da. Leihatila horretara joan behar da interesatua txartela jaso eta ordaintzeko. PERTSONA FISIKOAK Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak: - NANaren fotokopia (atzerritarrek egoiliar txartela/pasaportea) Egoiliar ezaugarria jasotzeko baldintzak: - Ibilgailuaren jabea Getxon, ezaugarria eskatu den aldean, erroldaturiko
pertsona fisikoa izan behar da NON: - Eskaria betetzeko, ordaintzeko eta txartela eskuratzeko: Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Foru Kalea 1) - Eskaria eskuratzeko: Hiritarrei Arreta egiteko Bulegoetan (Erromon, Aurrezki Kutxa 3, Algortan (J.B. Zabala, 6) eta Andra Mari aldean, Benturillena 17), 8.00etatik 14.00etara, eta Udaltzaingoko HAGean (Alangon), 14.00etatik 21.00etara. Eta telefonoz, Call Center-ren bitartez, 902 115 500 zenbakian, astelehenetik ostegunera 8.30etatik 19.00ak arte, eta ostiraletan 8.30etik 14.00etara. Uztailean eta abuztuan udako zerbitzua goizez bakarrik emango da, hau da, 8.30etatik 14.00etara. - PERTSONA FISIKOENTZAKO AGIRIA ZUK ZEUK EKARRI NAHI BADUZU, ERANTSITAKO ARTXIBOA JAITSI, BETE ETA INPRIMA EZAZU PERTSONA JURIDIKOAK Eskabidearekin batera aurkeztu behar dituzten agiriak: - NANaren fotokopia (egoiliar txartela / atzerritarren pasaportea) Beharrezko diren gainerako baldintzak ez betetzea udalak ofizioz egiaztatuko du bertan jasota dauden datuen bidez. Egoiliarraren ezaugarria eskuratzeko baldintzak: - Pertsona juridikoaren ibilgailua , gertatzeko egoiliarra den pertsona
baten erabilera partikularrerako izango da, berau Biztanleen Udal Erroldan
horrelakotzat alta eginda egongo da, eta ezaugarri eskatzen duten gunearen
barruan inskribatuta egongo da NON: - Eskaria betetzeko, ordaintzeko eta txartela eskuratzeko: Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Foru Kalea 1) - Eskaria eskuratzeko: Hiritarrei Arreta egiteko Bulegoetan (Erromon, Aurrezki Kutxa 3, Algortan (J.B. Zabala, 6) eta Andra Mari aldean, Benturillena 17), 8.00etatik 14.00etara, eta Udaltzaingoko HAGean (Alangon), 14.00etatik 21.00etara. Eta telefonoz, Call Center-ren bitartez, 902 115 500 zenbakian, astelehenetik ostegunera 8.30etatik 19.00ak arte, eta ostiraletan 8.30etik 14.00etara. Uztailean eta abuztuan udako zerbitzua goizez bakarrik emango da, hau da, 8.30etatik 14.00etara. - PERTSONA JURIDIKOENTZAKO AGIRIA ZUK ZEUK EKARRI NAHI BADUZU, ERANTSITAKO ARTXIBOA JAITSI, BETE ETA INPRIMA EZAZU Udalak herritarrentzako arreta zerbitzu berria jarri du martxan, Interneten bidez. Zergak kudeatzeko helbide elektroniko berriaren bitartez, galderak, iritziak, kexak e.a. bidal daitezke zerga, tasa eta prezio publikoei buruz, esate baterako: OHZ, EIOZ, ibilgailuen zergak, gainbalioa, TAO, lizentzien tasak, jabari publikoa okupatzeagatiko tasak, e.a. Iritzi eta iradokizunak helbide honetara bidali behar dira:
|
|