ADMINISTRAZIO TRAMITEAK

ERROLDAKETAK

Espainiaren lurraldean bizi den espainiar edo atzerritar orok bere ohiko bizilekua daukan udalerrian erroldatuta egon behar du.

Adingabeak eta ezgaituak erroldatzeko betebeharra euren guraso, tutore edo adinez nagusi diren bizikideek daukate.

Erroldaturik egoteak, besteak beste, eskubide hauek ematen ditu: hautesle eta hautetsi izatea, udalaren zerbitzuak erabiltzea, laguntza eta bekak eskuratzea, etab.

Erroldatzea helbide batean egiten da beti.

BIZTANLEEN ERROLDA NAGUSIAN ALTAK.

    Norbera bizi den udalerriko erroldan alta hartzeak, legezko betebehar bat betetzea ez ezik, udalerrian eta autonomi erkidegoan administrazio-auzotasuna hartzea dakar. Horri esker, biztanleek bakarrik dauzkaten eskubide eta betebehar horiek gauzatu daitezke.

   NON: Udaletxeko Estatistika Sailean (Foru Kalea, 1), Hiritarren Arretarako Erromoko Bulegoetan (Aurrezki Kutxa, 3), Algortan (J.B. Zabala, 6) eta Andra Mari aldekoetan (Benturillena, 17), 8:00etatik 14:00etara, eta Udaltzaingoko HAGean (Alangon), 14:00etatik 21:00etara.

Eta telefonoz, Call Center-ren bitartez, 902 115 500 zenbakian, astelehenetik ostegunera 8.30etatik 19.00ak arte, eta ostiraletan 8.30etik 14.00etara. Uztailean eta abuztuan udako zerbitzua goizez bakarrik emango da, hau da, 8.30etatik 14.00etara.

    ALTA MOTAK:

* JAIOTZEAGATIKO ALTAK

* INMIGRAZIOAGATIKO ALTAK

* OMISIOAGATIKO ALTAK