ADMINISTRAZIO TRAMITEAK

  DISTANTZIA ZIURTAGIRIAK

  Distantzia ziurtagirien bidez, hiritarrak frogatu egiten du berak adierazten duen lekuaren eta bere egoitzaren artean dagoen tartea. Egoitzaren helbidea biztanleen errolda orokorrean ageri behar da. Bi puntuak Getxoko udalerrian egon behar dira.

Oro har, ziurtagiri hau udal ikastetxe eta eskoletan matrikulatzeko edo lanposturaino duen distantzia frogatzeko eskatzen da.

Ziurtagiri hauek Hirigintza Sailak egiten ditu. Sail honek eremu horretako planoak 1/2000 eskalan aztertu (ziurtagirian hala egiten dutela adierazten da) eta eskatzailearen helbidearen eta toki zehatzaren arteko metro kopurua zehazten ditu.

    NON: Udaletxeko Urbanismo Sailean (Foru kalea,6), Hiritarrei Arreta egiteko Erromoko Bulegoetan (Aurrezki Kutxa 2), Andra Mari aldekoetan (Benturillena 17), Zabalan (Juan Bautista Zabala 6, Algortan) eta Udalan (Foruak 8), 8.00etatik 14.00etara. HAGean eta Udaltzaingoan (Alango), 14.00etatik 21.00etara.

Eta telefonoz, Call Center-ren bitartez, 902 115 500 zenbakian, astelehenetik ostegunera 8.30etatik 19.00ak arte, eta ostiraletan 8.30etik 14.00etara. Uztailean eta abuztuan udako zerbitzua goizez bakarrik emango da, hau da, 8.30etatik 14.00etara.

- AGIRIA INTERNETEN BIDEZ BIDALI NAHI IZANIK GERO:

Pdf formatua duten formularioak behar bezala bidali ahal izateko posta-zerbitzari bat eduki behar duzu konfiguratuta ordenagailuan, outlook bezalako posta programaren batean.

Formulario en PDF para rellenar y enviar
Bete eta gero korreo-elektronikoz bidaltzeko formularioa Bete eta gero korreo-elektronikoz bidaltzeko formularioa pdf dokumentuan

- AGIRIA ZUK ZEUK EKARRI NAHI BADUZU, ERANTSITAKO ARTXIBOA JAITSI, BETE ETA INPRIMA EZAZU