Getxoko Udaleko Kultur Etxeak antolatzen dituen ekitaldietara joateko,
sarrerak Internet bidez eros daitezke, zine-emanaldietarako izan ezik.
Sarrerak salgai jartzen direnean webgune honetan iragarriko da.
Sarrerak erosteko, honako datu hauek adierazi behar ditugu: ikusi
gura dugun ikuskizuna, non izango den eta zenbat sarrera behar dugun.
Webgunean, zenbat sarrera dauden salgai eta zein eserleku okupaturik
dauden ageri da; horrela, gustukoen ditugun eserlekuak aukeratuko
ditugu.
Sarrerak jasotzea
Sarrerak jasotzeko aukera bat baino gehiago daukagu:
- Ekitaldia egingo den lekuan: Txarteldegian bertan jaso ditzakegu
sarrerak (geure datu pertsonalak emanez). BBKn erositako sarrerak
ematen dituzten makinak ere erabil ditzakegu, erosketa egiteko erabili
dugun txartela sartuz.
- BBKren zerbitzu ugariko kutxazainetan, sarrerak ordaintzeko erabili
dugun txartelarekin.