LAGUNTZAK, DIRULAGUNTZAK ETA BEKAK
DIRULAGUNTZAK ERROTULUAK, TOLDOAK ETA IBILGAILU KOMERTZIALAK EUSKARAZ IPINTZEKO

1.- NORENTZAT IZANGO DIRA DIRULAGUNTZAK

* Merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduei
* Herriko elkarteei
* Publizitatearen gaineko udal zerga kobratzeko Zerga Ordenantza aplikatzen zaien bestelako erakundeei, ofizialak ez direnak.

2.- ZER DA DIRUZ LAGUNDUKO DENA

Dirulaguntza honako hauek jaso ahalko dute:
- Errotuluak
- Toldoak edo olanak
- Ibilgailu komertzialen errotulazioa

3.- ZENBATEKOAK DIRA DIRULAGUNTZAK

* A) Euskara hutsean idatzita dagoen errotulu bat jartzen duenari, horren %50 abonatuko zaio. Gehienez, 360 euro emango da.
* B) Euskaraz eta erdaraz, hau da hizkuntza bietan, idatzita dagoen errotulu bat jartzen duenari, horren %30, gehienez 180 euro abonatuko zaio, beti eta elebitasun pizgarriaren irizpidea erabiltzen badu, hau da, euskarazko testuak, bai tamainagatik, tokiagatik edo azpimarratuta egoteagatik, lehentasunezko trataera badu.

4.- KONTUAK HARTU BEHARREKOAK

1. A) eta B) arauak kartel edo elementu bakoitzari aplikatuko zaizkio. Beraz, denda batek, errotulu bat baino gehiago jarri dezake, bere fatxadak hala eskatzen badu.
2. Ezin izango dute A) eta B) ataletan azaltzen den dirulaguntzarik lortu, bakarrik izena, edo abizena, edo izen-abizenak dituzten errotuluek.
3. Ez du dirulaguntzarik jasoko txarto idatzita edo oker gramatikalik duen errotulurik (Honelakoak gerta ez daitezen irakurri 5. puntua)
4. Euskara Zinegotziak, agertzen diren kasu berezietan edo hemen jaso ez den kasuren bat gertatzen denean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.
5. Udalak bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, itzulpengintza eta aholkularitza zerbitzua eskainiko du doan; eta horren berri emango die interesa dutenei.
6. Laguntzak emateko Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztutako eskaeren hurrenkeraren arabera abonatuko dira, beti ere, aurrekontu partida egonez gero.
7. Estaablezimendua irekitzeko baimenaren jakinarazpenarekin batera, interesdunei gai honen inguruan lortu daitezkeen dirulaguntzen berri emango zaie. Errotuluak euskara hutsean edo elebietara jartzeko gomendioa egingo zaie.
8. Erabaki hau Udal zerbitzu teknikoei, komunikabideei "Getxo Enpresa eta Merkataritza" elkarteari eta herriko elkarteei jakinaraziko zaie, erabaki honi zabalkundea eman diezaioten eta irekitzeko baimena jaso dutenei ere honen berri eman diezaieten.

OHARRA
Dekretu honetan jasotakoak ez du esan nahi eskatzailearen establezimenduak, Udalak eskatzen dituen gainontzeko betebeharrak eta baldintzak beteta dituenik.

5.- AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

* Eskaera orria + kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
* Aldatutako errotulu edo elementuaren jatorrizko faktura
* Aldatutako errotulu edo elementuaren bi argazki