|
Udalerrietako gobernua eta administrazioa Alkate, Alkatesa eta Zinegotziez
osatutako Udalari dagozkio. Zinegotziak hautespen unibertsal, berdin,
aske, zuzen eta sekretu bidez aukeratzen dituzte eta Alkatea zein Alkatesa
Zinegotziek eurek edota udalerriko biztanleek aukeratuko dituzte.
Getxoko Udalak Udaletxe-Jauregian du egoitza; eraikin horren eraikuntzari
1917. urtean ekin zion Fidel Iturria Jaunak baina lanak J. Ignacio Smith
Jaunak bukatu zituen 1928an.
Oinplano errektangeluarduna da eta barne banaketa lurraren desnibela
edo beherakada gainditzeko pentsatuta dago; konponbidea terraza erako
zokalo handi bat ezartzea izan zen. Azken emaitza kalitate handiko eraikuntza
da (aurreko irudian ikus daitekeenez), Berangoko harrobietako urre-koloreko
hare-harrizko silarriak dituena eta neomenditar eta euskal jauregi-estiloaren
eragina duena.
Udaletxearen aurrez aurre San Inazio plaza dago eta bertan Loiolako
San Inazioren eliza, 1878 eta 1892 bitartean eraikia
|