LAGUNTZAK, DIRULAGUNTZAK ETA BEKAK

2005 URTEKO JAIEN EGUTEGI OFIZIALA

Ikusirik nola 2004ko uztailaren 21eko 125 dekretuak, EHAAn 125.alean 2004ko uztailaren 2an argitaratutakoak, onetsi duen Euskal Autonomia-Erkidegoko 2005 urteko jaien egutegi ofiziala. Eta edukirik,

GERTAERA. Dekretu horrek 2. artikuluan, 2.puntuan, dioen arabera udalak berak herriko jaiak proposatu behar ditu eta haien berri dagokion lurraldeko ordazkaritzari eman; jakinarazteko epea hilabete da dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hara. Eta,

GERTAERA. Getxoko udaleko batzar osoak 2003ko uztailaren 24an egindako bilkuran horretaz hartutako erabakia hona:

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari Getxon, Tokiko Jai gisa, txandaka hartu ohi dituen San Isidro (maiatzaren 15a) eta Las Mercedes (irailaren 24a) egunak izan daitezen proposatzea, San Lorenzo (abuztuaren 10a) eguna aurreko bi horiek bata larunbata eta bestea igandea direneko utzita. Hartara, 2004rako, txandakako jaiei hasiera emateko, Las Mercedes eguna, irailaren 24a hartuko da.

San Lorentzo eguna (abuztuaren 10a), aurreko horiek biok bata larunbata eta bestea igandea direnerako utziko da. Eta,

GERTAERA. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Bizkaian duen Lurralde-Ordezkaritzaren bitartez, udal honi 04-07-22an jakinarazi dionez, 2005eko uztailaren 31a igandea den ezkero Bizkaiko udalerri guztietan egingo den jaia uztailaren 4ra, San Balendin Berriotxoako egunera pasatzea proposatu du. Hortaz, Langileria eta Komunikazio administrazio-arloetara eta Tokiko Erakunde Autonomoetara jakinarazi behar da zein izango diren 2005eko jaiegunak, hona:

- Uztailaren 4a, San Balendin Berriotxoako

- Agorrilaren 10a, San Lorentzo

Getxo, 2004ko uztailaren 28
IMANOL LANDA JAUREGI Jnak.
LEHENDAKARITZA ARLOKO LEHENDAKARIA