BANDOAK ETA ORDENANTZAK

ANIMALIAK EDUKITZEA ETA ZAINTZEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA

249 KB

(Honako hau laburpen bat da. Testu osoa pdf-n eskura daiteke, gaztelaniaz)

- Baimenak eta debekuak
- Errolda, identifikazioa eta dokumentazioa
- Txakurrekin bizitzea
- Animalien lagapena eta salmenta
- Animalien haginkadak eta lesioak
- Animaliei lotutako jarduerak
- Zehapen araubidea
BAIMENAK ETA DEBEKUAK

Abereak etxebizitzetan edukitzeko baimena dago, betiere jaten eta edaten eta osasun urgazpena ematen bazaie, eta ostatu nahiz instalazioen baldintzak animalien kopuru eta arrazarentzat egokiak badira.

Animaliaren jabea edo horretaz baliatzen dena izango da hark sorrarazten dituen gaitz, kalte eta eragozpenen erantzule, animaliak ihes egin edo galdu arren, Kode Zibilaren 1.905 artilkuluan ezarritakoari jarraiki.

Honako debekatuta daude:

- Txakurrak ohituraz eduki edo estabulatzea balkoi, garaje, soto, azotea, lorategi edo beste edozein lekutan, animaliek auzotar edo oinezkoei eragozpen objektiborik sortzen badute, haien usaina, uluak edo adausiak direla eta.
- Animaliekin sartzea elikagaiak saldu, bildu, eskuztatu edo garraiatzen diren lekuetara.
- Jendearentzako ikuskizunak egiten diren lekuetara, hondartza edo igerileku publikoetara sartzea.
- Jendearentzako zabalik egon, eta animaliekin sartzea beren beregi debekatzen den lekuetara sartzea.

Hazkeak edo eskortako animaliak etxebizitzetan edo beste leku pribatu batzuetan estabulatu ahal izateko, udal baimena beharko da.

Hala ere, aurreko debekuak ezin zaizkie ezarriko pertsona ezinduen laguntza-animaliei

ERROLDA, IDENTIFIKAZIOA ETA DOKUMENTAZIOA

Txakurren jabeek honakoak egin beharko dituzte:

- Udaletxean erroldatu, gehienera ere, animaliak jaio edo eskuratzen direnetik hilabetera, beste erregistro ofizial edo pribatu batzuetan erroldatzeko beharraren kaltetan barik.
- Anmaliak identifidatu, arauz ezarritako dauden eskuzko edo elektronikoako bitartekoak erabiliz. Hala, alfazenbakizko kodea esleituko zaio animaliari, eta haren bizitza osorako baliagarria.
- Txakurraren Osasun-txartela egunean eduki. Horretarako, albaitaritza azterri klinikoa egin beharko zaio animaliari urtero-urtero , eta honakoak agertu beharko dira txartelean:

a) Jabearen datuak
b) Animalia identifikatzeko alfazenbakisko kodea
c) Animaliaren osasun egoeraren adierazgarria
d) Espezie, arraza, eta azalaren kolorea.
e) Sexua eta adina
f) Gaitasunak eta izena
g) Jarri zaizkion txerto guztiak eta gainerako osasun gertaerak

- Erantzukizun zibileko asegurua egin, animaliak sor ditzakeen kalte-gaitzak estaltzeko.

Helbide aldaketa, salmenta, heriotza, galera edo lekualdaketagatik gertatzen diren baxak udal administrazioari jakinarazi beharko zaizkio, gehienez ere, baxa gertatzen denetik hamar egunera, eta, ondore horretarako, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

TXAKURREKIN BIZITZEA

Hiriko bide eta gune publikoetan eta eraikin kolektiboetako esparru komunetan, txakurrek lepokoa eraman beharko dute, eta, gainera, kontrolaturik eta kateaturik joan beharko dute, animalien ezaugarrietara egokitzen den uhal baten bitartez. Edozelan ere, uhala 2 metrokoa izango da gehienez.

"Arriskuko animaliatzat" joko dira, banako izaeraz, udal agintari eskudunek halaxe sailkatu dituzten guztiak. Animalia horiei dagokienez, bide publikoetan, eraikin kolektiboen esparru komunetan eta, oro har, gune publikoetan dabiltzanean, debekaturik dago uhal hedagarririk erabiltzea, eta, betiere, muturrekoa eraman beharko dute. Beste alde batetik, "Arriskuko animalia" dela jakiteko xafla josi beharko zaio uhalari, une oro ikusteko moduan.

Ezin dira txakurren gorozkiak utzi apaintzelekuetan edota pertsonak igarotzen diren lekuetan. Hori dela eta, txakurrak eramaten dituzten pertsonek galtzada bazterrera eraman beharko dituzte, zintarriaren ondora, estoldazulo batetik ahalik eta hurbilen, edota udalak hartarako egokitu dituen lekuetara. Leku horietatik at eginez gero, animaliak eramaten dituzten pertsonek jaso eta behar den lekuan laga beharko dituzte.

Arau hori urratuz gero, udaltzainek eskatu ahal izango diote txakurraren jabeari edo eramaileari gorozkiak jaso eta handik ken ditzala.

ANIMALIEN LAGAPENA ETA SALMENTA
Animaliak saldu edo lagatzeko, txakurraren osasun txartel eguneratua, txakurren udal erroldan izena emanda dagoelako ziurtagiria, animaliaren arraza, adina eta jatorria jasotzen dituen egiaztagiria, mikrotxiparen alfazenbakizko kodea eta jakingarritzat jotzen diren beste ohar guztiak eman eta jakinarazi beharko zaio jabe berriari.
ANIMALIEN HAGINKADAK ETA LESIOAK

Haginez egindako lesioak eragin dituzten txakur eta katuei albaitaritza-azterketa ofiziala egingo zaie udal zerbitzu edo aterpean, hamalau egunean. Animalien egonaldiagatiko gastuak jabeek ordaindu beharko dituzte.

Hala beharrezko denean eta egin behar denean, albaitaritza azterketen langileen oniritziaz, eta jabeak beren beregi aitortutako erantzukizunpean, animaliaren etxebizitzan edo ohiko bizilekuan ere albaitaritza-azterketa egin ahla izango da.

ANIMALIEI LOTUTAKO JARDUERAK
Honako jarduera hauek, ordenantzan ezarritako xedapenen arabera, udal baimena eskatu beharko dute: gune zoologiko izenekoak, animalia txikien kontsultategi, klinika eta ospitaleak, abereen erakusketak eta lehiketak. Animaliak ordenantza honetan ezarritako arauekin bat etorriz garraiatuko dira.
ZEHAPEN ARAUBIDEA
Ordenantza honetan xedaturikoa urratuz gero, ordenantzaren IV. tituluak eta dagokion legeriak arautzen dituzten zehapenak ezarriko dira.