BANDOAK ETA ORDENANTZAK

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ZERGA ORDENANTZA. 2005 URTEA.

Martxoaren 14tik apirilaren 22ra arte bere borondatez kobratzeko denboraldia. Helbideratutako kobrantza borondatezko epearen azkeneko eguna egingo da; helbideratzeko eskabideak egun horretaraino jasoko dira

Udalak herritarrentzako arreta zerbitzu berria jarri du martxan, Interneten bidez. Zergak kudeatzeko helbide elektroniko berriaren bitartez, galderak, iritziak, kexak e.a. bidal daitezke zerga, tasa eta prezio publikoei buruz, esate baterako: OHZ, EIOZ, ibilgailuen zergak, gainbalioa, TAO, lizentzien tasak, jabari publikoa okupatzeagatiko tasak, e.a.

Iritzi eta iradokizunak helbide honetara bidali behar dira:

zergak@getxo.net

 

-Zerga egitatea
-Salbuespenak eta hobesiak
-Sujektu pasiboak
-Kuota
-Zergaldia eta sortzepena
-Kudeaketa

I.- XEDAPEN OROKORRAK.

1. artikulua.-
Udal honek, Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauan eta Zergaren Foru Arau berezian ezarritakoaren arabera, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga eskatzen du ordenantza honen arabera. Ezar daitezkeen tarifen taula ordenantza honen eraskinean adierazten da, honen zatia aplikatu beharreko tarifak biltzen dituen eranskina da.
 
2. artikulua.-
Ordenantza udal mugarte osoan ezartzen da.
II.- ZERGA EGITATEA.
3. artikulua.-

Zerga honen zerga egitatea da:

1.- Bide publikoetan ibil daitezkeen trakzio mekanikodun ibilgailuen titulartasuna, horiek edozein mota edo kategoriakoak izanda ere.

2.- Ibilgailuek bide publikoetan ibili ahal izango dira, erregistro publiko egokietan matrikulatuak izan badira eta erregistro horietan baxa sortu ez badute. Halaber, zerga honen ondoreetarako, ibilgailuak bide publikoetan ibili ahal izango dira, aldi baterako baimenak eta turismo matrikula badute.

3.- Ez dute zerga hau ordaindu beharrik hurrengo ibilgailuek:

a) Modeloa zaharrekoak direlako erregistroan baxa emanda dauden ibilgailuei baimena eman ahal zaie zirkulatzeko, salbuespen gisa, erakusketa, lehiaketa eta lasterketarako.

b) Trakzio mekanikoko ibilgailuak eramaten dituzten atoi eta erdi-atoiak, zama erabilgarria 750 kilo baino gehiagokoa ez bada.


III. SALBUESPENAK ETA HOBARIAK.
4. artikulua.-

1.- Zerga hau ordaintzetik salbuetsita daude:

a) Estatuko, Euskal Autonomia Erkidegoko, Lurralde Historikoko eta toki erakundeetako ibilgailu ofizialak, Defentsari edo hiritarren segurtasunari atxikitakoak.

b) Ordezkaritza diplomatikoetako eta bulego kontsularretako ibilgailuak, eta baita hurrenez hurreneko herrialdetako hiritarrak diren eta karrera kautotuak dituzten agente diplomatikoen eta funtzionario kontsularren ibilgailuak ere, baldin eta kanpotik identifikaturik badaude eta hedaduran eta graduan elkarrekikotasuna badute.

Halaber, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen eta erakunde horietako estatutu diplomatikodun funtzionario edo kideen ibilgailuak.

c) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan ezarritakoaren ondorioz halakotzat jo beharreko ibilgailuak.

d) Anbulantziak eta zuzenean osasun laguntzarako edo zauritu nahiz gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren gainerako ibilgailuak.

e) Mugikortasun murriztuko pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23an onetsitako 2.822/1988 Errege Dekretuaz onetsitako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorreko II. eranskineko A letran aipatutakoaren arabera.

Halaber, salbuetsirik egongo dira minusbaliatuen izenean haiek baizik ez erabiltzeko matrikulaturiko ibilgailuak. Salbuespen hori aplikatzekoa izango da inguruabar horiek irauten duten bitartean, bai ezgaituek gidatutako ibilgailuen kasuan, bai haiek garraiatzeko ibilgailuen kasuan ere.

Aurreko bi idatz-zatietan aurreikusitako salbuespenak ez zaizkie aplikatuko aldi berean ibilgailu bat baino gehiago dauzkaten subjektu pasiboei.

Letra honetan ezarritakoaren ondorioetarako, minusbaliatutzat joko dira legezko baldintza hori 100eko 33an edo maila handiagoan betetzen duten pertsonak.

Letra honetan ezarritakoaren ondorioetarako, minusbaliatutzat joko dira legezko baldintza hori 100eko 33an edo maila handiagoan betetzen duten pertsonak.

Hemen ezarritako salbuespenak araututa daude eta eskatuz gero emango dira; haiek emateko berariazko egintza administratiboa beharko da, udal organo eskudunak haiek eskatu eta behar diren baldintzak betetzen dituzten subjektu pasiboei emandakoa. Eskarian, ibilgailuaren ezaugarriak, haren matrikula eta onuraren arrazoia aipatuko dute, eta harekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

-Zirkulazio baimenaren fotokopia.

-Minusbaliotasunaren ziurtagiria, Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunak emandakoa; ez da aski izango kasuan kasuko balorazio ekipoek emaniko irizpen tekniko-fakultatiboa.

-Ibilgailua minusbaliatuak baino erabiliko ez duela dioen zinpeko aitorpena.

Administrazioak salbuespena deklaratu ondoren, hura eman dela egiaztatuko duen dokumentu bat egingo du.

7/2003 Foru Araua indarrean sartu aurretik Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 7/1989 Foru Arauko 2.1.d) artikuluaren testuaren arabera Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsirik zeuden ibilgailuek, baldin eta Foru Arau honetan 2.1.d) artikuluari emaniko testu berrian finkaturiko baldintzak ez badituzte betetzen, aipaturiko 2.1.d) artikuluaren aurreko testuan ezarritako salbuespena aplikatzen jarraitzeko eskubidea izango dute, ibilgailuak salbuespen horretarako finkaturiko baldintzak betetzen dituen bitartean.

Oro har, salbuespenak eskaria egin eta datorren ekitaldian sartuko da indarrean, eta ezin izango du atzerako eraginik izan. Hala eta guztiz ere, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehenago eskatzen baldin bada, eman egingo da, baldin eta tributuaren sortzapenaren datan onura horretaz baliatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

f) Hiri garraio publikoko zerbitzurako erabiltzen diren autobus, mikrobus eta gainerako ibilgailuak, bederatzi plaza baino gehiago baldin badituzte, gidariarena barne.

g) Nekazaritza Ikuskaritzarako Kartila daukaten traktoreak, erremolkeak, sasi-erremolkeak eta makineria.

h) Motor elektrikoa daukaten ibilgailuek %75eko hobaria izango dute.

2.- Artikulu honetako f) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenez eta 1. idatz-zatiko h) letran aipaturiko hobariaz baliatu ahal izateko, interesdunek haiek eskatu beharko dituzte; eskarian, ibilgailuaren ezaugarriak, haren matrikula eta onuraren arrazoia aipatuko dute. Udal administrazioak hura deklaratu ondoren, eman egin dela egiaztatuko duen agiria egingo du.
IV. SUBJEKTU PASIBOAK.
5. artikulua.-

Zerga honen subjektu pasiboak dira Zergaren Foru Arau Nagusiaren 33. artikuluak aipatzen dituen pertsona fisikoak edo juridikoak eta erakundeak, zirkulazio baimenean ibilgailua euren izenean dutenak.

V. KUOTA.
6. artikulua.-

     1.- Zerga eraskinean ageri den tarifen taularen arabera eskatuko da.

2.- Zein ibilgailu mota den zehazteko, arau bidez zehazten dena izango da kontutan eta baita hurrengo arauak ere:

a) Furgonetatzat hartuko da turismo ibilgailu bat pertsona eta gauzen garraiorako moldatzea, horretarako eserlekuak eta kristalak kenduz, tamaina edo ateen antolamendua aldatuz edo ibilgailuaren jatorrizko modeloa funtsean aldatzen ez duten beste aldaketa batzuk eginez. Furgonetek turismo gisa ordainduko dute, euren zerga potentziaren arabera, salbu eta hurrengo kasuotan:

Lehena. Ibilgailua bederatzi lagun baino gehiago, gidaria barne, garraiatzeko gaiturik badago, autobus gisa ordainduko du.

Bigarrena. Ibilgailuak 525 kilo zama erabilgarri garraiatzeko baimena badu, kamioi gisa ordainduko du.

b) Zerga honen ondoreetarako, motogurdiak motozikletatzat hartuko dira eta, beraz, euren zilindraiaren ahalmenaren arabera ordainduko dute.

c) Ibilgailu artikulatuen kasuan, aldi berean eta bereizirik ordainduko dute arrastaketarako potentzia daramatenek, arrastaturiko atoiek eta erdiatoiek.

d) Ziklomotoreek, atoiek eta erdiatoiek euren ahalmenagatik matrikulatu behar ez badute, bideetan ibiltzeko gai izango dira Industri Ordezkaritzak ziurtagiri egokia luzatzen dien unetik edo, hala denean, benetan zirkulazioan daudenean.

e) Trakzio mekanikodun beste ibilgailu batzuek garraiatu edo arrastatu gabe bide publikoetan zehar ibil daitezkeen autopropultsaturiko makinek traktoreei dagozkien tarifak ordainduko dituzte.

f) Betiere, tarifei buruzko D) letrak aipatzen duen “traktoreak” izenburu orokorra traktore-kamioei eta “obra eta zerbitzuetarako traktoreei” dagokie.

g) Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala Ibilgailuen Erregelamendu onesten duen 260 artikuluan xedatutakoaren arabera ezarriko da.
VI. ZERGALDIA ETA SORTZAPENA.
7. artikulua.-

1.- Zergaldia egutegiko urtearekin bat dator, salbu eta ibilgailua lehen aldiz erosten denean edo baxa kasuetan. Kasu horietan, zergaldia ibilgailua erosten den egunean hasiko da eta Trafikoko Burutzan baxa sortzen den egunean amaituko da, hurrenez hurren.

2.- Zerga zergaldiaren lehen egunean sortzen da.

3.- Lehenengo erositako ibilgailua bada edo halakoan haren baja emanda badago, kuotaren zenbatekoa hiruhilabete naturalen erara hainbanatuko da, baita alta-bajak emandako egunarena ere.

4.- Era berean, bidezkoa izango da kuotaren banaketa proportzionala egitea, ibilgailuaren ebaspen edo lapurreta kasuetan aldi baterako baja eskatzen bada, betiere aldi baterako baja hori kasuan kasuko erregistro publikoan gertatzen den unetik aurrera.

 

VII. KUDEAKETA.
8. artikulua.-

Zergaren kudeaketa, likidazioa, ikuskapena eta bilketa, eta baita zerga kudeaketaren bidez eman diren egintzen berrikuspena ere, ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den bizilekuko udalari dagokio.

 
9. artikulua.-
Udalak zerga hau autolikidazio gisa eskatu ahal izango du.
 
10. artikulua.-
Zerga ordaindu dela benetakotzeko, udal administrazioak ziurtagiri bat luzatuko du.
 
11. artikulua.-

Borondatezko ordainketa egiteko epea urtero Getxoko Udalaren Kudeaketa, Ikuskaritza eta Diru-Bilketari buruzko Ordenantzako 82-9.a artikuluaren arabera prestaturiko egutegian ezartzen dena izango da

 
12. artikulua.-

1.- Trafikoko Bulego Nagusian ibilgailu baten matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasunaren ziurtagiria edo behin betiko baja eskatzen dutenek, zerga ordaindua dutela egiaztatu beharko dute aldez aurretik.

Egiaztatzeko betebehar horretatik kanpo geratuko dira hamabost edo urte gehiago dituzten ibilgailuen behin betiko bajak.

2.- Gauza bera egin beharko dute ibilgailuen titularrek, Trafikoko Burutzan ibilgailuaren zaharberriketaren berri ematen dutenean, baldin eta ibilgailuaren sailkapena zerga honen ondoreetarako aldatzen bada, eta baita transferentzia kasuetan eta ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den bizilekua aldatzen denean ere.

3.- Trafikoko burutzek ez dituzte baxako edo ibilgailuen transferentziako espedienteak tramitatuko, aurretiaz zerga ordaindu dela benetakotzen ez bada.
 
13. artikulua.-

Ibilgailuari matrikula berria jarri edo aldarazpenak egiten bazaizkio eta horiek ibilgailuaren sailkapena zergaren ondoreetarako aldatzen badute, interesatuek agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte udal administrazioan, zergaren matrikulan sartuak izan daitezen, matrikulazio edo aldarazpen egunetik zenbatzen hasitako 30 asteguneko epearen barruan. Agiri horiek hurrengoak dira:

a) Zirkulazio baimena.

b) Ezaugarri teknikoen ziurtagiria.

c) NAN edo IFK.

VIII. ALDI BATERAKO XEDAPENA

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga aplikatzen hasten denean udal zirkulazio zergan onura fiskalen bat daukatenek hartaz baliatzen jarraitu ahal izango dute, lehenbizi hura amaitzen den arte, eta erabiltzeko mugarik izan ezean, 1992ko abenduaren 31 arte, urte hori barne.
VIII. AZKEN XEDAPENA.
Udalaren plenoak 1989ko abenduaren 29an onetsi zituen eta plenoaren erabakiz 1990ko azaroaren 30ean, 1991ko abenduaren 20an eta 1992ko azaroaren 27an,1993ko azaroaren 26an eta 1995eko azaroaren 24an, 1996ko apirilaren 29an, 1997ko urtarrilaren 31n ,1997ko abenduaren 19an eta 2001eko irailaren 28an, 2003ko azaroaren 28an, 2004ko azaroaren 16an aldarazi diren ordenantzaren egungo testuak eta eranskinek ondoreak izango ditu 2005eko urtarrilaren 1etik, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitarauko da, aurrera eta indarrean iraungo du bera aldaraztea edo indargabetzea erabakitzen den arte.
ERASKINA
IBILGAILUAREN POTENTZIA ETA MOTA KUOTA
  EUROtan
A) Turismoak  
8 zerga z. baino gutxiago 22,00 Euro
8tik 11.99ra z.ra 56,00 Euro
12tik 13,99ra zerga z. 112,00 Euro
14tik 15,99ra z.ra 116,00 Euro
16tik 19,99ra zerga z. 154,00 Euro
20 z.z. tik aurrera 217,00 Euro
B) Autobusak:  
21 eserleku baino gutxiagokoak 131,00 Euro
21etik 50 eserlekurainokoak 182,00 Euro
50 eserleku baino gehiagokoak 228,00 Euro
   
C) Kamioiak  
1.000 kg zama erabilgarri baino gutxiagokoak 66,00 Euro
1.000tik 2.999 kg zama erabilgarrirainokoak 131,00 Euro
2.999tik 9.999 kg zama erabilgarrirainokoak 182,00 Euro
9.999 kg zama erabilgarri baino gehiagokoak 228,00 Euro
   
D) Traktoreak  
16 zerga z. baino gutxiagokoak 28,00 Euro
16tik 25 zerga z.rainokoak 46,00 Euro
25 zerga z. baino gehiagokoak 131,00 Euro
   
E) Trakzio mekanikodun ibilgailuek arrastaturiko atoiak eta erdiatoiak  
751tik 1.000 kg zama erabilgarrirainokoak 28,00 Euro
1.001etik 2.999 kg zama erabilgarrirainokoak 46,00 Euro
2.999 kg zama erabilgarri baino gehiagokoak 131,00 Euro
   
F) Beste ibilgailu batzuk:  
Ziklomotoreak 6,50 Euro
125 z.a.erainodun motozikletak 7,50 Euro
125etik 250 z.a.erainoko motozikletak 14,60 Euro
250etik 500 z.a.erainoko motozikletak 26,20 Euro
500dik 1.000 z.a.erainoko motozikletak 57,80 Euro
1.000 z.a.erainoko motozikletak 115,50 Euro