|
|
|
|
|
|
|
Abenduaren 23ko 35/1994 Legeak Kode Zibila aldarazi du Alkateek ezkontza zibilak egiteko baimena, edo beronek eskuordetzen duen Zinegotziak, dute. Ez dagoelako, gaixorik dagoelako, etab, Alkatetzak ezin badu eskumen hori bete, Gobernu batzordeko zinegotziek egingo dituzte betebehar horiek, alkateak beren beregi adierazita: Zeremoniak hieko hirugarren eta laugarren larunbatetan egingo dira, 12.00etatik 13.30etara, urteko hil guztietan, abuztuan izan ezik, hil horretan ez baitira zeremonia horiek burutuko; egun batean euskarazko ezkontza guztiak edo elebidunak egingo dira, eta bestean, berriz, gaztelaniazko guztiak. Ezkongaietako bat gutxienez udalerri honetan erroldaturik egon behar da, udalean ezkontzeko eskaera egin baino urtebete lehenagotik, gutxienez. |
| |