|
|
|
|
|
|
|
- EZKONTZA ZIBILA EGITEKO ESKATZEKO ARGIBIDEAK * Eskaera egiten duenaren datuak ez dira idatziko, baldin eta ez badatoz bat ezkongaietako batekin. * Erroldatze Bolantea Erregistro Zibilerako. (Ezkongaietako bat gutxienez udalerri honetan erroldaturik egon behar da, udalean ezkontzeko eskaera egin baino urtebete lehenagotik, gutxienez)). * Eskaera inprimakia Barne Erregimen Arloan aurkeztuko da, egiaztatu ahal izateko, hauekin batera: - ezkontza egunean lekuko izango diren bi pertsonen NANen fotokopiak. - Ezkongaien NANen fotokopiak. - Erregistro Zibilak emandako ziurtagiria (behin-bahinekoa) edo ezkontza baimenduko duen epaileak sinatutako autoa. Gero udaletxeko sarrera erregistroan aurkeztu behar da. (La tramitación se realiza en el Registro Civil, el/la Juez/a es quien autoriza al Alcalde a realizar el matrimonio). * Erregistro Zibileko behin-behineko ziurtagiria eman bada, gero Barne Erregimen Arloan aurkeztu beharko da ezkontza baimenduko duen epaileak sinatutako autoa. * Ezkontza egunean ezkongaiak eta lekukoak hitzartutako ordua baino hamar minutu lehenago azaldu behar dira, jatorrizko NAN edo egoitza baimenekin. * Ezkontza bukatutakoan, ezkongaiei ezkontza aktaren ale bat emango zaie, eta ezkontza espedientea tramitatu duten auzitegira (Erregistro Zibila) eraman beharko dute, Familia Liburua eskuratzeko. |
| |