EGIZU
BERBALAGUNAK

Egunero bizitzan zenbat egoeratan zaude erdaraz berba egitera behartuta? Honen aurrean, Getxo Euskaldundu dezagun! Danon indarrak batuz, Getxoko euskal komunitatea sendotu dezakegu. Horretarako ZEU BEHAR ZAITUGU!

* Berbalaguna EGIZU barruan daukagun egitasmoa da, euskaldun berri eta zaharrok harremanetan jartzen gaituena. Gure zaletasunen araberako taldeak sortzen ditugu astean behin elkartzeko.

* Urtero mota desberdinetako tailerrak antolatzen ditugu: Txalaparta, Sukaldaritza, Yoga, Euskal Herriko Historia... Gazte zein helduentzako aproposak!

* Honetaz gain, ekitaldi irekiak ere antolatzen ditugu besteak beste. Egungo gaiei buruzko hitzaldi eta eztabaidatzeko guneetara hurbiltzeko aukera ere baduzu hilero.

* Batzuk, adibidez, pote bat hartzeko edo pasieran ibiltzeko elkartzen dira. Beste batzuk, ostera, kirola egiteko batzen dira. Mendi talde bat ere badago, hortaz gustoko baduzu joan zaitez haiekin!

* Lanera edo ikastera Getxotik kanpo joaten direnontzat badago aukera berri bat: metrolaguna. Eguneroko bidaietan ere euskaraz berba egiteko tartea edukiko duzu. Anima zaitez eta izena eman!

* Bidaia eta ipuin kontaketen bitartez beste herrialdeetan bizitako esperientzi eta fikziozko munduetara gerturatu zaitezke.

ZER DA EGIZU?

EGIZU Getxon euskararen erabilera bultzatu eta euskal komunitatea indartu nahi duen egitasmoa da. Getxo berreuskalduntzeko asmotan. Horretarako euskaldun zaharrak euskaldun berrien euskalduntze prozesuan inplikatzea eta elkarrekin euskaraz berba egitea lortu nahi da. EGIZU BERBA EUSKARAZ

NORENTZAT da?

Egun euskara ikasten eta elkarrizketa bat izateko maila nahikoa daukazuenoi. Noizbait euskara ikasi eta erdibidean geratu zaretenoi. Eta euskaldun zaharrei, zuen partehartzea ezinbestekoa baita erabileraren bidez Getxon euskaraz bizi gaitezen.

KONTAktuan IPINI!

Karitate kalea, 1. sotoa 10. bulegoa, Algorta-Getxo
94 491 43 57 / 605 73 99 16
egizu@euskalerria.org