EGIZU
PLANGINTZA 2007-2008

HITZALDIA

"No sabemos euskera, ¿cómo podemos ayudar a nuestros hijos?"

Euskaraz ez dakiten gurasoentzako hitzaldi honetan, Julio Ibarraket a Iñaki Eizmendik gai hauei egingo dute berba: haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten, eskolaren garrantzia eta mugak eta guraso baten esperientziaren aurkezpena. Zalantzak argitzeko, "Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua" komentatuko dute.

azaroak 13

18.30-19.30

Santa Eugenia Kultur Etxea, Romo

Begirale zerbitzua doan, aldez aurretik telefonoz (944914357) edo e-postaz (sendigetxo@yahoo.com) abisatu.

DANTZA IKASTAROA

Gurasoak eta umeak elkarrekin, erraz egiteko euskal dantzak ikasiko ditugu, Getxoko Itxas Argia dantza taldeko kideek erakutsita. Zure seme-alabak 5 urtetik gorakoak badira eta gogoa baduzue gorputza astintzeko eta ondo pasatzeko animatu eta etorri.

azaroak 16, 23 eta 30

17.00-18.15

10€ familia bakoitzeko

izena emateko epea: azaroak 14 (944914357)

begirale zerbitzua 5 urtetik beherako umeentzat

ASTEBURU PASA ZESTOAN

Familia giroan eta herri euskaldunean bi egun emango ditugu euskaraz bizitzen Sastarrain baserri eskolan. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak eta euskaldunak izan behar dira eta gurasoek euskaltegiko 1B maila izan beharko dute gutxienez. Tailerrak, irteerak, kirola eta lasaitasunaz gozatzeko giro paregabean.

azaroak 17 eta 18

Sastarrain baserri eskola, Zestoa (Gipuzkoa)

35€ lagun bakoitzeko (autobusa, egonaldi pentsio osoas, tailerrak)

izena emateko epea: azaroak 14 (944914357)

GOZOGINTZA TAILERRA

Sukaldari gazte batek postre gozoa eta erraza prestatzen irakatsiko digu guraso eta umeoi. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak eta euskaldunak izan behar dira eta gurasoek euskaltegiko 1B maila izan beharko dute gutxienez.

azaroak 21

18.00-19.30

Sarrikobaso kalea 3, behea, Algorta

tailerra doan izango da

izena emateko epera: azaroak 16 (944914357)

begirale zerbitzua 5 urtetik beherako umeentzat

SOINU TAILERRA

Nagusi eta umeentzako tailer honetan berba, soinua eta musika erabiliko ditugu. Soinu tresnak egin, horiek jo eta ederto pasatuko dugu. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira eta gurasoek euskaltegiko 1B maila beharko dute gutxienez.

azaroak 24

11.00-12.30

Areetako Kultur Etxea, Las Mercedes 13

tailerra doan izango da

izena emateko epea: azaroak 22 (944914357)

begirale zerbitzua 5 urtetik beherako umeentzat

EUSKAL KANTEN TAILERRA

Xirula-Mirula elkarteko kideek gidatuta, euskal kantak eta jolasak ikasi eta egingo ditugu denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Umeen adinaren arabera bi saio egingo ditugu. Parte hartzeko gurasoek euskaltegiko 1B maila izan beharko dute gutxienez.

azaroak 23 (3-5 urtekoentzat), 17.00-18.30

abenduak 1 (6-8 urtekoentzat), 11.00-12.30

Gobela ikastetxea, Neguri

tailerra doan izango da

izena emateko epea: azaroak 21 eta 28 (944914357)

begirale zerbitzua 5 urtetik beherako umeentzat

YOGA IKASTAROA

astelehen eta asteazkenetan

19.30etatik 21.00etara

Algortako San Nikolas ikastolan

Hasier Rekondo irakaslearen eskutik

Hilean 30 euro (25 euro berbalagun, bazkide eta ikastolako kideak)

informazioa: 619935541 eta egizugetxo@yahoo.com