EGIZUKO PLANGINTZA 2002-2003
Egizu

Aurten Berbalaguna egitasmoa bultzatu nahi dugu, eta horretarako kanpaina handia egin da herrian. Irudia mantendu da, eta irudia aprobetxatzen kalera irten gara Egizuko panpinak bizirik propaganda banatzen, guztiengana heldu nahi dugu, euskaldun osoengana eta euskaldunberriengana, batez ere euskaldun osoengana, ze zailago da hauek proiektu honetara hurbiltzea, behar beharrezkoak dira.

Ikasturte osoan zehar muñekote informatiboak egongo dira leku konkretu batzuetan (euskaltegietan, kultur etxeetan, Faduran,...). Honen guztiaren bidez berbalaguna bultzatu nahi da, Egizu-ren proiekturik garrantzitsuena baita.

Bi berbalagun mota egin nahi ditugu aurten, bata orain arte egin den lez, bestea bazkide moduan kuota bat ordaintzen (20 euro). Honek abantai batzuk izango ditu, momentuz Kurkudi liburudendan (Algorta) liburuak euskaraz erosten badituzte, Egizuk antolatzen dituen tailerretan eta Getxoko Kultur etxeak antzerki jardunaldietan euskaraz izango diren saioetan deskonturen bat izango dute. Karnet bat modukoa izango dute identifikatzeko. Berbalagunen artean mendi talde bat sortzea bultzatzea ere nahi dugu, haiek irteerak antolatzen, ez mugatzeagatik bere taldeko jendea bakarrik ezagutzea, taldeen arteko komunikazioa lortu nahi dugu.

Beste urteetan bezala kultur ekintzak eta tailerrak antolatuko dira. Tailerretan, malabareak (gazteengana hurbiltzeko), aretoko dantzak, aerobic eta gorputz adierazpena izango dira. Gero hilero kultur ekintza bat izango da, auzoetan tartekatuko ditugu (Erromon eta Algortan), eta ordutegi ezberdinetan (goizez eta arratsaldez). Ekintza hauek ipuin kontalariak eta "Munduaren Berri" izeneko atalean bidaiei buruzko hainbat hitzaldi.

Eta aurtengo ikasturtea bukatzeko, ekaina aldera jaitxo bat antolatzeko asmoa daukagu, honen barruan kontzertu bat eta hainbat gauza.

IZENA EMATEKO EDOTA INFORMAZIO GEHIAGO JASOTZEKO

Gure egoitzara hurbilduz arratsaldez 16.00-20.00etan: Karitate kalea 1, sotoa 10 bulegoa (Algorta)

Gure telefonoetara deituz ordutegi berberan, arratsaldez: 944 914 357 edo 605 739 916 (Leire)

Gure e-postara idatziz:
egizu@hotmail.com

Herrian, lau euskaltegietan, Aldai Patronato Kultur Gunean eta Kultur Etxeetan Egizu "muñekote" erraldoia egongo da eta han kartelak eta informazioa jarriko dira.

Egizu Kanpainaren liburuxka osoa
(PDF formatua)

(Word formatua)