HIRITARREN BABES SAILA

- Oinarriak
- Udaltzaingoaren proiektua
- Legezko eskumenak
- Helburuak eta emaitzak

Telefonoa: 94 489 02 02
Faxa: 94 489 02 33

UDAL JARDUKETAREN OINARRIAK
    - EGINGO DUGUN GUZTIA HIRITARREN BEHARRIZANEI BEGIRA EGINGO DUGU.
    Horiek horrela, etengabeko hobekuntzari esker, errazagoa izan beharko luke hiritarrei banan-banako erantzunak emateak.
Era berean, hiritarren bizitza kalitatea, eskaintzen ditugun zerbitzuen garapenaren motorra izango da.     
- BALIABIDE ONENA GURE EZAUGARRI ETA GAITASUN PERTSONALAK DIRA.
    Esangura horretan, teoria landuena, teknika sofistikatuena eta prestakuntzarik egokiena ez dira ezer motibaziorik gabe.
Egin-eginean ere, langile guztiek parte hartuko dute antolakuntzen kudeaketan; horren ildotik, langile guztiek erakutsiko dute berrikuntzarako eta sormenerako joera.
    - ERABILTZAILEARENTZAT BALIAGARRIAK EZ DIREN ERAGIKETA GUZTIAK EZABATZEKO BEHARRIZANA DUGU.

UDALTZAINGOAREN PROIEKTUA

  1. Hiritarrengandik hurbil dagoen Polizia izatea.

  2. Aurrearreta oinarri duen Polizia izatea.

  3. Zerbitzugintza dakarren Polizia.

  4. Berehalako erantzuna emateko gaitasuna duen Polizia.

  5. Erkidegoaren onurarako egiten diren elkarte edo gizabanakoen ekintzak babesten dituen Polizia.

  6. Prozesuen arabera lan egiten duen Polizia. Prozesu hori hainbat jardueraren sekuentziatzat hartzen da eta aurrez pentsatutako emaitza gauzatzeko logikoki antolatutako pertsona, material, energia eta ekipamenduek parte hartuko dute. Nolanahi ere, prozesu orok sarrera eta irteera neurgarriak izan beharko ditu eta aldaketen aurrean moldagarriak izango dira.

    Horretarako, nahitaezkoak izango dira ondokoak:
         - Udalerriaren errealitatea ezagutzea, beharrizanak antzemateko sistema egokiarekin.
         - Zerbitzuen plangintza egitea.
         - Beharrizanak eta garatuko diren ekintzak harremanetan jartzea eta, era berean, ekintzak emaitzekin.

LEGEZKO ESKUMENAK
  1. Trafikoa.
  2. Hiritarren Babesa.
  3. Polizia Administratiboa (OO.MM).
  4. Polizia Judiziala (Laguntzaileak).
  5. Korporaziokideen Segurtasuna.
  6. Udal Ondarearen Jagotza
    - Arestian aipatu eskumen edo betekizunak lurralde bakoitzean egikarituko dira eta haien ezaugarriak ondokoen arabera itxuratuko dira:
         . Patruilatu beharreko kaleen kilometroak.
         . Dibertimendu tokien kokalekua.
         . Merkartaritza gunearen barreiadura ala ez.
         . Auzo edo toki gatazkatsuak.
         . Eraikin Publikoen kokalekua.
         . Trafiko arazoen kokagunea.
         . Ibilbide turistikoak.
    - Hiritarrak gizarte taldeetan bana daitezke:
         . Hiritarren arazoen arabera.
         . Hiritarren beharrizanen arabera:
              * Merkatariak (Segurtasuna).
              * Ostalaritza (Ordutegiak eta Zaratak).
              * Turistak (Informazioa).
              * Zahartzaroa (Segurtasuna).
              * Gazteak (Bide Hezkuntza).
              * Arazoen aurrearretarako.
              * Gidariak (Alkoholemia).
              * Arrisku Taldeak (liskargileak).
              * Ekintza Taldeak. Elkarteak.