EUSKARA SAILA

FAMILIA GIROAN EUSKARA SUSTATZEA HELBURUA DUTEN DIRULAGUNTZEN OINARRIAK

1.- HARTZAILEAK

1.1.- 12 urte edo gutxiagoko seme-alabak dituzten gurasoak
1.2.- Haur zaintzaileak edo haurrak zaintzen dituzten harreman zuzeneko familiartekoak (aitite-amamak...)
1.3.- Pediatrian eta ginekologian lan egiten duten sendagile eta erizainak, beti eta gutxienez sei hilabetez jardun badute lanean Getxon
1.4.- Getxoko haurtzaindegietako langileak eta Getxoko ikastetxeetan irakasle ez diren baina ikasleekin harreman zuzena duten langileak (jolas-orduetako zaintzaileak, jantokiko zaintzaileak, autobusetako zaintzaileak)

2.- IKASTAROAK

2.1.- Ikastaroak, HABEk homologatutako euskaltegietan egin beharko dira
2.2.- Ikastaroak ere, HABEk homologatutakoak izango dira
2.3.- Ezin izango dituzte dirulaguntza hauek jaso, matrikularen kostua ordaintzeko euren enpresen, erakundeen eta abarren diru laguntza jasotzen duten pertsonek.

3.- BETE BEHARREKO BALDINTZAK

3.1.- Gurasoak
* Getxon erroldatuta izatea
* Ogasunari dagozkion obligazioak beteak dituela egiaztatzea
* Asistentzia: % 85

3.2.- Haur zaintzaileak edo haurrak zaintzen dituzten harreman zuzeneko familiartekoak:
* Getxoko umeak zaintzea
* Asistentzia:%85

3.3.- Pediatriako eta ginekologiako langileak:
* Getxon lan egitea
* Ogasunari dagozkion obligazioak beteak dituela egiaztatzea
* Asistentzia: %85

3.4.- Getxoko haurtzaindegietako langileak eta Getxoko ikastetxeetan irakasle ez diren langileak:
* Getxon lan egitea
* Ogasunari dagozkion obligazioak beteak dituela egiaztatzea
* Asistentzia: %85

OHARRAK
* Udalak ez du jasoko eskatzaileak euskaltegian egindako hutsen frogaririk.
* Euskara Zinegotziak, kasu berezietan edo oinarri hauetan jasotzen ez den kasuren batean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.

4.- AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

4.1.- Gurasoak
* Eskaera orria + kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
* Familia osoaren erroldatze ziurtagiria
* Familia liburuaren fotokopia
* Matrikula agiri originalak
* Ogasunari dagozkion obligazioak beteak dituela frogatzen duten egiaztagiriak
* Euskaltegiaren egiaztagiriak
- Ikasturtearen hasieran: maila, ordutegia, klase orduak, orotara, matrikularen zenbatekoa
- Ikasturtearen amaieran: asistentzia, egindako urratsak

4.2.- Zaintzaileak edo haurrak zaintzen dituzten harreman zuzeneko familiarteakoak:
* Eskaera orria + kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
* Zaintzen duen haurraren familia liburuaren fotokopia
* Zaintzen duen haurraren erroldatze ziurtagiria
* Familiaren egiaztagiria eta haurrak zaintzen dituzten familiartekoen kasuan, harremana frogatzen duten senidatasuna frogatzen duen agiria.
* Matrikula agiri originalak
* Euskaltegiaren egiaztagiriak
- Ikasturtearen hasieran: maila, ordutegia, klase orduak, orotara, matrikularen zenbatekoa
- Ikasturtearen amaieran: asistentzia, egindako urratsak

4.3.- Pediatriako eta ginekologiako langileak:
* Eskaera orria + kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
* Matrikula agiri originalak
* Ogasunari dagozkion obligazioak beteak dituela frogatzen duten egiaztagiriak
* Gizarte Segurantzak luzatutako lan-bizitza ziurtagiria
* Kontratuaren kopia
* Euskaltegiaren egiaztagiriak
- Ikasturtearen hasieran: maila, ordutegia, klase orduak, orotara, matrikularen zenbatekoa
- Ikasturtearen amaieran: asistentzia, egindako urratsak

4.4.- Getxoko haurtzaindegietako langileak eta Getxoko ikastetxeetan irakasle ez diren langileak:
* Eskaera orria + kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
* Matrikula agiri originalak
* Ogasunari dagozkion obligazioak beteak dituela frogatzen duten egiaztagiriak
* Gizarte Segurantzak luzatutako lan-bizitza ziurtagiria
* Kontratuaren kopia
* Euskaltegiaren egiaztagiriak
- Ikasturtearen hasieran: maila, ordutegia, klase orduak, orotara, matrikularen zenbatekoa
- Ikasturtearen amaieran: asistentzia, egindako urratsak

5.- ORDAINKETA

6.- AURREKONTUA

* Eskaerak urte osoan aurkeztu ahal izango dira.
* Matrikula erregistroaren hurrenkerari estuki jarraituz abonatuko da, aurrekontu-partida dagoen bitartean.