Aurkezpena
Itsas-labar, hondartza eta itsasertzez inguratua, paisaia erakargarri eta irekiz betea eta arkitektura ikusgarriarekin, Getxok bere turismo, kultura eta aisialdiko aukera zabalaz gozatzera gonbidatzen zaitu. Aireportutik, Nazioarteko Erakustazokatik eta Bilboko Guggenheim museotik minutu gutxira dago Getxo eta kalitatezko tokia da, gure ingurukoa eta ingurumena zaintzeaz kezkatuta dagoen herria.
Naturguneak, parkeak eta aisi-gune zabalak urtean zehar izaten diren kultur eta kirol ospakizun garrantzitsuentzat toki ezin hobea bihurtzen dira. Bertan burutzen diren kultur eta kirol jarduera ezberdinek, bertako kirolaren eta folklorearen hainbat erakustaldirekin batera, herri dinamiko eta moderno batera hurbilduko zaituzte, euskal kulturaren barruan aparteko tokia duen herrira.
Getxok, dena duen herriak, oporraldia zeure neurrira egin dezazun aukera zabala eskaintzen dizu. Gure artean egonaldi bereziaz gozatu ahal izango duzu.
Getxoko liburuxka deskargatu







