Portu Zaharra
Portu Zaharra. Algortako Portu Zaharra bisitatzea denboran atzera egitea da.

Arrantzale ez ezik, Algortako Portu Zaharreko bizilagunak pilotu bikainak zirelako ziren ospetsu, itsasadarraren sarreran sortzen zen hareazko barra igaro behar zuten ontziak trebetasun handiz gidatzen baitzituzten, Nerbioiko itsasadarrean barna. Gainera, gure portuan gertatu diren naufragio ugarietan salbamendu lanak egin izan dituzte.
Gaur egun, Portu Zahar xelebre honetan, kale estu eta malkartsuekin, bisitariak bertoko gastronomia dasta dezake, batez ere arraina eta itsaskia.

Portu Zaharra Monumentu Multzoaren barruan dago, ondasun kulturaleko kategoriarekin, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak kalifikatua.






