Areetako kaia
Getxoko etxe handien pasealekua
“Etxe Handien Ibilidean” zehar, Getxoko arkitekturan dauden jauregi esanguratsuenak aurkituko dituzu. Getxoren garairik oparoenean eraiki ziren, hau da, XIX mendearen azkenetik XX mendearen hasiera artean.
Norbere kontura egin daitekeen ibilbide da; bertan, 29 interpretazio-panel aurkituko dituzu, garai horretako arkitektura-estiloen azalpenekin: Eklektismoa, Ingalaterrako arkitektura tradizionala eta erregionalismoa, arkitekto famatuak, orduko testuinguru soziala, etab.
Areetako Kaian paseo atsegina egin, eta Getxoko urrezko sasoia gogora ekarri ahalko duzu.

XIX. mende bukaerako eta XX mende hasierako arkitekto bikain gehienek lanen bat edo beste dute Getxon. Lehenengo garaikoen artean, hau da, 1900. urte aurrekoak eta eklektismoarekin lotutakoen artean, Severino Achúcarro azpimarratu behar dugu. Horrekin batera, bestelako egile ospetsuak ere aurki genitzake, hala nola, Federico Borda eta José María Basterra edota Getxo bertako Francisco Ciriaco Menchaca eta José Bilbao Lopategui.
1900. urtetik aurrera, belaunaldi berrietako arkitektoek estilo berriak islatu zituzten, esaterako, britainiarra edota orduan modan zegoen erregionalista. Manuel María Smith da, zalantzari gabe, horien artean aipagarriena: sasoiko burges-etxeen adierazlerik aipagarriena. Bere lan bat baino gehiago miretsi daitezke “Etxe Handien Pasealekuan”.
Beste zenbait arkitekto aipagarri: Rafael de Garamendi, Fidel Iturria, Emiliano Amann, Ricardo Bastida edo Ignacio María Smith. Horien lana ere aipatutako ibilbidean zehar ikus daitezke.
Etxe haundien pasealekuaren liburuxka.
CASA CISCO

Manuel María Smithek 1909. urtean egindakoa, berritzaile eta xumetasun handiko estilo ingelesean, cottages ingelesetan inspiratuta, baina 1914 eta 1928 urte bitartean arkitektoak berak egindako aldaketengatik barroko estilora jo zuena, antzinako xumetasuna galduta eta “Ana Erregina” estiloaren xehetasunak hartuta.
Smithen lanik aipagarri eta orijinaletakoa da, urte batzuk geroago, fatxada jarraitzen duten eraikinetarako inspiraziotzat balio izan zuena, Cisco II eta Cisco III, Eugenio Aguinagarenak.
CISCO II y CISCO III

Eugenio Aguinaga egindakoak 1948 eta 1955ean, hurrenez hurren. Gerra-ondoko Bizkaiko etxebizitza burgesaren parametroak bere kokapenera egokitzetik lortutako emaitza da, Abrara zabalik, eta bereziki, ondoko Cisco Etxea jauregiari egokituta, Manuel María Smithena. Ondoko eraikinarekiko jarraipen izaera argi eta garbi antzematen da lehen eraikinaren kasuan (Cisco II), bolumen eta eraikinen bloke batera Smithen obraren osagai nagusi gehienak trasladatzen dituena. Areetako Kaian izateak jarraipen estilistikoa eskaintzen die, paseoaren amaierari harmonia eskaintzen diona.
KAIERTZA
KAIALDE
Jauregi-arkitekturaren adibide gorena, Manuel María Smithek eraikitakoa 1925ean. Izaera desberdin eta jatorri estilistikoko eraikuntza elementu eta dekorazio-elementu anitzak biltzen ditu, 20. hamarkadako Bizkaiko jauregien prototipoa irudikatzen duena.
ARIATZA ETXEA
Jatorrizko eraikina 1925ean eraiki zuen Manuel María Smithek, baina gaur egungoa urte betez utzita Egon ondoren, berriki egindako berritze sakonaren emaitza da, hotel bihurtzeko 2003an. Birmoldaketa ondoren, eraiki zen estiloko elementu nagusienak mantendu ditu, era horretan konposizioaren orijinaltasuna azpimarratu behar da, euskal erregionalismo herrikoia, elementu kultu eta herrikoiekin tartekatzen dituena, penintsula eta britainiar tradizio desberdinetakoak.
BIDEARTE
Manuel María Smithek 1927an eraikitakoa, “luxuzko maiztertza etxe” bezala. Tamaina handia duen arren, hasiera batean sei etxebizitza biltzen zituen. Balio handiko gunean kokatuta dago, Abra ondean eta jauregiz inguratuta.
Jauregi-neovasco inspirazioko estilo erregionalistakoa da, mendialdeko eta “Ana Erregina” britainiar eragineko ezaugarri batzuekin, alboko fatxadetan antzematen direnak. Smithen auzo-etxe proiekturik interesgarrienetakoa eta pertsonalenetakoa da.
ITSAS BEGI

Rafael de Garamendik eraikitakoa 1927an. “Neovasco” herrikoiaren arkitekturan inspiratuta, hau da, baserriaren ereduan oinarrituta, baina jauregi itxura eskaintzen dion elementu noblez betetako dekorazioprograma konplexuarekin.
Etxe horren orubean lehenik eta behin Eduardo Bayok sustatutako etxebizitza eraiki zen 1880. hamarkadaren hasieran eta Fernando L. Ybarra Aranbarruk erosi zuen urte batzuk geroago.
AMANDRERENA
REAL CLUB MARÍTIMO DEL ABRA - REAL SPORTING CLUB
Egungo Real Club Marítimo del Abra- Real Sporting Club-aren (R.C.M.A. – R.S.C.) egoitza, 1975ean Eugenio Aguinagak eta Iñigo Eulatek eraikitakoa. Eraikin hori, hasiera batean, “Establecimiento de Baños de Mar Bilbaínos”-en pabilioi zentrala zen, Aguirre familiak eraikitakoa 1868an. Hondartza desagertu zenean eta turismoaren jaitsieraren ondorioz, Coste Aguirre familiak negozioa utzi eta 1903an Club Marítimo sortu berriari alokatu zion eraikina, 1908an erosi zuena.
VILLA ABCD
Eraikin hori, bere gune nagusia gaur egun Real Club Marítimo del Abra- Real Sporting Club-ek hartzen duen, Aguirre familiaren Bainuetxearen, ‘Establecimiento de Baños de Mar Bilbaínos’ izeneko,antzinako Portugalete Pabilioia da. Hotel-pabilioia zen, 1869an eraikitakoa, eta 1877an berreraikitakoa Karlistadetan izandako kalteengatik. 1895. urtean Aguirre familia bainuetxe-negozioa uzten hasi zen eta pabilioi hori ABCD izeneko lau txaleteko gune bihurtu zen. Ondoren berritzeak eta zabaltzeak izan ditu, besteak beste, gaur egungo itxura britainiarra eskaini dioten Federico Borda eta Rafael Garamendik egindakoak. Bere hasierako itxura erabat aldatu duten aldaketa horiek izanagatik, balore historiko eta testigantzakoa mantentzen du; izan ere, Areetako auzoa sorrarazi zuen bainuetxe-taldearen arrasto bakarra da.
KAI GANE
Interes eta antzinakotasun handiko eraikina, hemeretzigarren mendeko etxe handien azkenetakoa, nahiz eta asko izan Areetako Kaiaren inguruan. Udako etxea da, Severino Achúcarrok 1889 inguruan eraikitakoa. Iparraldeko kutsu duen obra horretan, Manuel María Smithek aldaketa batzuk egin zituen azkenean 1907an behin betiko etxebizitza egokitzeko. Hala ere, Guda Zibilaren osteko berrikuntzek (nagusiena Eugenio Aguinagak egindakoa) dekorazio hori erraztu zuten, eta egungo adreilu-azal ikusiarekin ordeztu zen. Etxea udako egoitzatzat eraiki zen Fernando Zabalburu Ybarrarentzat.
CRISTINA ETXEA
EVARISTO DE CHURRUCAREN MONUMENTUA
Eskulturak ondoko elementuak biltzen ditu: omenduaren brontzeko estatua eseria, Evaristo de Churruca, bi estatua alboan, “Industria” eta “Nabigazioa” irudikatzen dutenak, eta aurreko aldean, Bilbo Neptunoren aurka irudikatzen duten bi . gura, eta horien artean, harri-lubeta bloke handia. Bizkaia eta Gipuzkoako armarriak harrian bertan zizelkatutako agertzen dira, eta Bilboko armarria, brontzezkoa eta behe- erliebean.Obra horrek itsasoaren haserreari langileek irabazitako garaipena irudikatzen du, bizkaitarren barra, itsasadarra eta Abraren gaineko garaipena, erabat menderatuak, neurri handi batean, Evaristo de Churrucak, Portuko Obren Batzordearen buru zela, agindutako obrei esker.
Evaristo de Churruca, Trafalgarreko Cosme Damián de Churruca marinel eta heroiaren familiakoa, izan zen Portuko Obren Batzordeko lehen zuzendaria, 1877an sortutako erakundea Bilboko portuko eta itsasadarreko moilen obrak proiektatzeko eta exekutatzeko. Bere agindupean, betiko bi arazo konpondu ziren: “Potugaleteko barra” ospetsua eta Bilboko Porturako sarbidea.
Gaur egun, Getxoko Udalak itsasoa argiztatzeko sistema berria abian jarri du Areetako Kaian, eta Bizkaian gehien erabiltzen den ibiltokietako baten edertasuna koloreekin eta formekin nabarmentzen ditu. Areetako moilan itsasoari begira ipini dituzten argiak egunero, egunak iluntzen duenetik, bi ordu eta erdiz egongo dira biztuta udaberri-uda sasoian. Argi hauen formak eta koloreak bi minutu eta erdiro aldatzen dira, gutxi gorabehera.

Erakartzea eta hunkitzea
Argiztapen-sistema berri honek ikuslea hunkitzea du xede kostaldearen gune ederra kolorearen arabera era aldakorrean ikusiz, eta hura Turismo Bulegoak Getxoko herritarren eta bisitatzen gaituzten esku jartzen duen eskaintza espezializatuaren erakargarritasun-elementu berri bat bihurtu da.







