Bizkaia Zubia
Zubi transbordadorearen eraikuntza-egitasmoa 1888ko urtarrilekoa da eta bi urte geroago, 1890eko apirilaren 10ean, munduko zubi-transbordadorerik zaharrena eraikitzeko lanak hasi ziren.

Lanaren egitasmoa Alberto de Palaciorena da eta Ferdinand Arnodin laguntzaile izan zuen. Inagurazio ofiziala 1893ko uztailean izan zen. Ohar bitxi moduan aipa dezakegu 1899an ontzitxoaren erdialdean bidaiatzeagatik 5 zentimo ordaindu behar zirela, ez ordea aldeetan, "lehen mailakoa" deiturikoan, bertan 10 zentimo ordaindu behar baitziren. 1902an, Errege-erreginaren bisitaldia zela eta, argiztapen elektrikoa jarri zitzaion zubiari.
Zubiak Gerra Zibila jasan zuen, alde batetik bestera gurutzatzeko taula erraustu zuten, 1941ean berreraiki zena.
1998an ontzitxo berria inauguratu zen eta 1999an pasabidea, horrela itxura berria eman zitzaion mende bat baino historia gehiago duen zubigintza lan honi.
1893tik aurrera, 650 milioi pertsonek gurutzatu dute itsasadarra ontzitxoan. Ontzitxoak ibilitakoa Lurrari 31 bira ematea beste izango litzateke.








