Erosketak

 

Atsegin dugu Getxora datorren bisitari orok leku eroso, abegitsu eta estiloz beterikoa ezagutu duela pentsatzea... Hau da, leku benetan paregabea dela gurea.

GASTRONOMIA ETA MERKATARITZA (establezimenduen gida ikusi) eskaintza ederki zaintzen ditugu eta guztiei egokituta dago.

Kalitatea jartzen dugu kantitatearen aurretik.

Horregatik, liluraz beteriko establezimendu txiki eta ertainak eskaintzen ditugu, harreman pertsonalizatua eta xehetasun atseginak dituztenak.

Getxon XIX. eta XX. mendeetako edertasun arkitektonikoak ditugu, gaur egun, hotel dotore bihurtuta. Horietatik asko lehengo jaunen etxeak ziren.

Gastronomia ere funtsezkoa da eta, horregatik, eskaintzen ditugun jatetxe atsegin ugarietan artisaueran prestaturiko kalitatezko jakiekin gozatuko du bisitariak. Jatetxe horiek Getxoko hirigunean bertan daude, merkataritza-jarduera indartsua dagoen inguruan.

Getxoko merkataritza guneek kalitate handiko produktu ugari eskaintzen dute. Euskal modaren disenurik originaletatik hasi eta Euskal Herriko Artisautza tradizionaleraino.

Gastronomiari begira, K kalitatea Iturra (kalitatearen Euskal zigilua) duten produktuak erosteko aukera dago, baita sagardoa eta txakolina ere…

 

Zona comercialZERGATIK EZ DUZU APROBETXATZEN GAUR BERTAN GETXO EROSKETA ITZALAK EGITEN?

Merkatritzal guneak:

  • Areeta - Romo
  • Neguri – Kirol Portua
  • Algorta - Andra Mari

 

Astelehenetik larunabtera irekita, 9:30etatik 13.30 etara eta 17.00etatik 20.00etara.

Algortako Merkatu:

Torrene kalea 4 - 48991 Algorta - Getxo
telefonoa: 944602434
http://www.mercadodealgorta.com

Neguan: Astelehenetik ostiralera: 8.00-14.00 / 17.00-20.00. Larunbatetan: 8.00-14.00
Udan: Astelehenetik ostiralera:: 8.00-14.00. LArunbatetan: 8.00-14.00